Alex Txikon

1 / 8 Hurrengoa
Mendietxe museoa inauguratu du Alex Txikon buru duen Mendiaren Etxea elkarteak

Mendietxe museoa inauguratu du Alex Txikon buru duen Mendiaren Etxea elkarteak

Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.

Pasang Temba, 1980an Zabaletarekin Everestera igo zen xerpa, Euskal Herrian da

Pasang Temba, 1980an Zabaletarekin Everestera igo zen xerpa, Euskal Herrian da

Pasang Temba xerpa Euskal Herrian da, hirugarrenez, eta bi hilabete egongo da hemen. Alex Txikonek antolatutako zenbait hitzalditan hartuko du parte, besteak beste.

Murtazak ezingo du berriro xerpa gisa jardun, eta Txikoni eta beste mendizale batzuei esker bizi da

Murtazak ezingo du berriro xerpa gisa jardun, eta Txikoni eta beste mendizale batzuei esker bizi da

Gaur urtebete eman zioten alta, eta bere ametsa Euskal Herrian bizitzea da.

Alex Txikon etxean da dagoeneko

Alex Txikon etxean da dagoeneko

Lemoarra irribarretsu iritsi da Loiuko aireportura, eguerdian, Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa bertan behera utzi ondoren. Hirugarren kanpamentuan materiala galdu ostean, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Hala ere, burututako urtea "modu positiboan" baloratu du.

Alex Txikonek ezin izan du burutu Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa

Alex Txikonek ezin izan du burutu Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa

Alpinista bizkaitarrak amaitutzat eman du 2023ko azaroaren 29an hasitako espedizioa. "Annapurnak esan digu nahikoa dela. Arrisku gehiegi hartu ditugu dagoeneko. Gauza bat da ni harrapatzea, eta beste bat, nire kideak", eta "ez da erabaki erraza izan", esan du Txikonek.

EAEko rokodromo publikorik handiena inauguratu dute Lemoan

EAEko rokodromo publikorik handiena inauguratu dute Lemoan

Alex Txikon Rokodromoa sei metro zabal eta hamar metro garai da, eta eskalatzeko sei bide eskaintzen ditu.

Elkartasun kanpaina abiatu dute, sei atzamar izoztu zaizkion Mutarza zamaketariari laguntzeko

Elkartasun kanpaina abiatu dute, sei atzamar izoztu zaizkion Mutarza zamaketariari laguntzeko

Lemoan elkartasun kanpaina abiatu dute Mutarza pakistandarrari laguntzeko, baina Euskal Herri guztira zabaldu nahi dute. Sei atzamar izoztu zitzaizkion mendian, eta ebakuntza beharrezkoa du. Alex Txikon, eta Eneko Garamendi laguntzen ari zaizkio.
Murtaza zamaketari pakistandarrari ebakuntza egingo diote Euskadin Txikon eta Garamendiri esker

Murtaza zamaketari pakistandarrari ebakuntza egingo diote Euskadin Txikon eta Garamendiri esker

Murtaza gazte pakistandar bat da, Himalayan zamaketari lanetan ari dena. Azken espedizioan, bezeroek abandonatu zuten mendian eta sei hatz izoztu zitzaizkion. Ekimen solidario bati esker, Euskadira iritsi da ebakuntza egiteko.

Chhepal Sherpa nepaldarra, Euskal Herrian

Chhepal Sherpa nepaldarra, Euskal Herrian

Chhepal Sherpa hainbat zortzimilako igotakoa da, eta Txikonekin egon zen urte hasieran Manasluko neguko igoeran. Miraritzat jotzen den Anuragen erreskatean parte hartu zuen. Egun batzuk pasako ditu Euskal Herrian eta EITB Mediarekin hitz egin du.

Cameron Jordan New Orleans Saintseko izarra Gasteizen izan da herri kirolak probatzen

Cameron Jordan New Orleans Saintseko izarra Gasteizen izan da herri kirolak probatzen

Gasteizko Foruen Plazan aizkoran aritu da futbol amerikarreko izarra, harri bat jaso du eta bestelako ariketa batzuk ere probatu ditu Alex Txikon mendizale eta kirolaria ondoan zuela.
Cameron Jordan futbol amerikarreko izarrak herri kirolak probatu ditu

Cameron Jordan futbol amerikarreko izarrak herri kirolak probatu ditu

Cameron Jordan Euskal Herrian da asteburu honetan, NFL Network telebistarako hainbat saio grabatzeko. 33 urteko New Orleans Saintseko izarrak herri kirolen erakustaldi batean parte hartu du goizean Gasteizen, Alex Txikon alpinistarekin batera.

Alex Txikon: Manasluko neguko igoera porrota izango zela uste nuen. Beherakoan ezin nuen zutik ere egon

Alex Txikon: "Manasluko neguko igoera porrota izango zela uste nuen. Beherakoan ezin nuen zutik ere egon"

Manaslun benetako tontorra zapaldu du, ez orain 15 urteko ustezko gailurra. Berak ordea ez du beharrik ikusten historia berrikusteko. Energia berriztagarriak bertan sortzearen alde dago, patxada aldarrikatu du, ordea azterketak ondo egin eta aukerak ikertzeko. Ez lituzke mendiak eolikoz beteta nahi.
Bizkaiko Aldundiaren omenaldia jaso du Alex Txikonek, Manaslura igo eta etxera itzulita

Bizkaiko Aldundiaren omenaldia jaso du Alex Txikonek, Manaslura igo eta etxera itzulita

Lemoarrak EITB Mediari esan dionez, oso nekatuta bueltatu da, hustuta, baina pozik. Hemendik aurrerako helburuak eta erronkak izan ditu hizpide, ekitaldiaren ostean.

Alex Txikon, alpinista: ''Mendia igotzen da behera iristen zarenean''

Alex Txikon, alpinista: ''Mendia igotzen da behera iristen zarenean''

Bi hilabeteko espedizioaren ondoren etxera bueltatu da Alex Txikon alpinista lemoarra. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik harrera beroa jaso du eta bertan izan da Izaskun Moyano.

Alex Txikon iritsi da Euskal Herrira

Alex Txikon iritsi da Euskal Herrira

Hilaren seian, errege egunez, balentria egin zuen 8.163 metroko Manaslu mendia neguan igota. 1984tik egiten ez zen neguko igoera. Hirugarren saiakeran bete du ametsa Txikonek.

Eneko Garamendi: Hunkigarria izan da Txikon besarkatzea, hankak neka-neka eginda zeuzkan

Eneko Garamendi: "Hunkigarria izan da Txikon besarkatzea, hankak neka-neka eginda zeuzkan"

Alex Txikon mendizaleak egundoko balentria lortu du Manaslun, negu betean eta oxigenorik gabe. Espedizoan sukaldari lanetan aritu den Eneko Garamendik balentriaren ondoko orduak deskribatu dizkigu. Baita halako espedizioetan sukaldari aritzeak dakartzan abenturak ere.
Txikon: ''Leher eginda gaude, oso saio gogorra izan zen, baina pozik gaude tontorrera iritsi ginelako''

Txikon: ''Leher eginda gaude, oso saio gogorra izan zen, baina pozik gaude tontorrera iritsi ginelako''

Alex Txikon Katmandun dago jada, urtarrilaren 6an negu betean Manasluren gailurrera iritsita balentria historikoa egin ostean. Lemoako mendizaleak gailurrera nola iritsi ziren eta jaitsiera nolakoa izan zen kontatu digu.

Alex Txikon kanpamentu nagusian da, Manaslun balentria historikoa egin ostean

Alex Txikon kanpamentu nagusian da, Manaslun balentria historikoa egin ostean

Lemoakoa gaur iritsi da munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorrera. Aurten egin du hirugarren saiakera Manaslu igotzeko negu betean eta oxigeno gehigarririk gabe, eta helburua lortu du.
Txikonek bere hirugarren saiakeran lortu du neguan Manasluko gailurrera iristea

Txikonek bere hirugarren saiakeran lortu du neguan Manasluko gailurrera iristea

Alex Txikon mendizale bizkaitarra Manaslu mendatearen gailurrera, munduko zortzigarren mendi garaienera (itsas mailatik 8.163 metro), iritsi da urtarrilaren 6an, lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan).

Edurne Pasaban: Historikoa izan da Txikonena; beste behin euskal mendizaletasuna goi mailan jarriz

Edurne Pasaban: "Historikoa izan da Txikonena; beste behin euskal mendizaletasuna goi mailan jarriz"

Alex Txikon mendizale lemoarrak lortu du Manasluren tontorra zapaltzea; neguan eta oxigenorik gabe egin du igoera. Edurne Pasabanen arabera, historikoa izan da Alex Txikonek egindakoa; oxigenorik gabe neguan Manaslura igotzen lehenengoa izan baita.
Txikonek balentria historikoa egin du negu betean Manasluren gailurrera iritsita

Txikonek balentria historikoa egin du negu betean Manasluren gailurrera iritsita

Mendizale bizkaitarra gaur iritsi da tontorrera, munduko zortzigarren mendi garaiena neguan igotzeko egin duen hirugarren saiakeran, oxigeno gehigarririk gabe eta negu betean.
Horrelakoa izan da Alex Txikonek Manaslu mendia igotzea lortu duela jakinarazten duen unea

Horrelakoa izan da Alex Txikonek Manaslu mendia igotzea lortu duela jakinarazten duen unea

Alex Txikon Manaslu (8.163 metro) mendiaren gailurrera iritsi da gaur goizean. Munduko zortzigarren mendi garaiena da Manaslu eta 1983tik ez zuen inor lortu neguan igotzea.

Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu neguan igotzen

Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu neguan igotzen

Lemoakoa hirugarrenez jarraian saiatuko da neguan igotzen munduko zortzigarren mendi garaiena. Simone Moro izango du lagun.
Lur Uribarren SOS Himalaya fundazioaren lana ikuskatzen izan da Nepalen

Lur Uribarren SOS Himalaya fundazioaren lana ikuskatzen izan da Nepalen

Lur Uribarren Salaberria LURBIDE proiektuaren sustatzailea eta mendiko gida da eta hilabete egin du Nepalen, SOS Himalaya fundazioak eskatuta, fundazioaren eskolak, ospitaleak eta elkartasun proiektuak ikuskatzen.
Alex Txikon protagonista duen 'Anwar' filmaren aurre estreinaldia egin dute

Alex Txikon protagonista duen 'Anwar' filmaren aurre estreinaldia egin dute

Mendia, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen dokumentalaren estreinaldia larunbatean egingo dute, Euskalduna Jauregian.

Anwar Alex Txikonen filma estreinatuko da Euskalduna Jauregian

"Anwar" Alex Txikonen filma estreinatuko da Euskalduna Jauregian

Alpinismoa, solidaridadea eta energia berriztagarria; horiek dira Filmaren oinarriak
Material humanitarioz betetako autobus bat abiatu da Zornotzatik Poloniara

Material humanitarioz betetako autobus bat abiatu da Zornotzatik Poloniara

Matiazaleak sareak antolatuta, Alex Txikon alpinistaren bultzadarekin, elikagaiz, arropaz eta botikaz betetako autobus bat Poloniara bidean da. Behin materiala deskargatuta, Ukrainatik ihes egin duten 62 lagun ekartzea da ekimenaren xedea.

Alex Txikonek protagonizatzen duen ''Anwar'' filmaren aurrerapena

Alex Txikonek protagonizatzen duen ''Anwar'' filmaren aurrerapena

Alex Txikon bizkaitar mendizalea protagonista duen 'Anwar (Argiz betea)' film dokumentala apirilaren 2an ikusi ahal izango da Bilbon, Euskalduna Jauregian. Hona hemen aurrerapen bat.

Alex Txikonen Anwar filmaren aurrestrenaldia Bilbon izango da, apirilaren 2an

Alex Txikonen "Anwar" filmaren aurrestrenaldia Bilbon izango da, apirilaren 2an

Rosa Garcia Loireren zuzendaritzapean, alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen fimak Alex Txikon lemoztarra du protagonista nagusi.
Alex Txikon, Manaslun ezer egin ez izanaren sentsazioaz

Alex Txikon, Manaslun ezer egin ez izanaren sentsazioaz

Neguan Manasluko tontorrera iristea zuten helburu Alex Txikon eta haren espediziokideek. Eguraldia ez zuten lagun izan, eta etxera itzuli behar izan ziren, gailurrera heltzeko ahaleginik egiteko aukerarik gabe. Txikonek Manasluko espedizioaren balantzea egin du.

Txikonek bertan behera utzi du Manaslura igotzeko saiakera, eguraldi kaskarragatik

Txikonek bertan behera utzi du Manaslura igotzeko saiakera, eguraldi kaskarragatik

Hala jakinarazi du mendizale bizkaitarrak berak behe-kanpelekutik bidalitako bideo batean.
Txikonek aukera guztiak agortu nahi ditu

Txikonek aukera guztiak agortu nahi ditu

Egunotan eguzkia izan eta aztarna ireki badute ere, badirudi elurra berriz iritsiko dela eta hainbat egunez prezipitazioa egongo dela. 20 egun baino gehiago dituzte aurretik eta aukera guztiak agortu arte bertan egongo dira.

Alex Txikon, gau osoa elurra kentzen eman ostean: ''Gogorra izan da''

Alex Txikon, gau osoa elurra kentzen eman ostean: ''Gogorra izan da''

16 ordu luze eman ditu Alex Txikonen espedizioak elurra behe-kanpalekutik kentzen, azken orduetan haizea eta elurra mara-mara aritu delako.

Alex Txikon, Manaslutik eta elurpean: ''Aupa, Athletic!''

Alex Txikon, Manaslutik eta elurpean: ''Aupa, Athletic!''

Alpinista bizkaitaitarrak animoak bidali zizkion talde bilbotarrari, Real Madrilen aurkako final-laurdenetako partidaren atarian.

Alex Txikon: ''Gogotsu eta indartsu gaude''

Alex Txikon: ''Gogotsu eta indartsu gaude''

Txikon eta espediziokideak behe kanpalekuan dira, hiru asteren ostean. Otsailaren 10erako eguraldiak hobera egitea espero dute.

Txikonen espedizioa Manasluko behe kanpamentura itzuli da

Txikonen espedizioa Manasluko behe kanpamentura itzuli da

Konponketak eta garbiketa lanak egin beharko dituzte elur-jauziak izan direlako kanpamenduan.
Txikonen espedizioa Samagaunen da, sasoian mantentzeko erronkarekin

Txikonen espedizioa Samagaunen da, sasoian mantentzeko erronkarekin

Alex Txikon eta bere espedizioko kideek eguraldiari begira jarraitzen dute. Samagaunen dira eta bertan ondo jan, egurra egin, atsedena hartu eta paseo luzeak ematen dituzte aktibo jarraitzeko.

Txikon eta haren espediziokideak, eguraldia hobetzeko zain Manaslura itzuli ahal izateko

Txikon eta haren espediziokideak, eguraldia hobetzeko zain Manaslura itzuli ahal izateko

Alex Txikon eta haren espediziokideek Manasluko tontorrera iristeko helburua dute, neguan eta oxigenoaren laguntzarik gabe. Elur-jausien arriskuarengatik 3.400 metroko altueran dagoen Samagaun daude, eguraldia hobetu eta Manaslura itzultzeko zain.

Elur-jausi batek kalte handiak eragin ditu Manasluko behe kanpamentuan

Elur-jausi batek kalte handiak eragin ditu Manasluko behe kanpamentuan

Alex Txikonek adierazi duenez, elur-jausi batek kalteak eragin ditu Manasluko behe kanpamentuan. Espediziokideak ondo daudela esan du Lemoakoak.
Alex Txikonek Manasluko behe-kanpalekua utzi behar izan du, elurrak behartuta

Alex Txikonek Manasluko behe-kanpalekua utzi behar izan du, elurrak behartuta

Taldeko zenbait kide Katmandura jaitsi ziren atzo bi helikopterotan; beste batzuk, berriz, oinez egin zuten Samagaunera, elur-jausiak izateko arriskuagatik eta datozen egunetarako elur gehiago iragarri dutelako.
1 / 8 Hurrengoa