Alex Berenguer Athleticeko jokalariak Betisen aurkako berdinketari buruz hitz egin du San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Taldeak gehiago merezi izan duela azpimarratu du, baina horrela jokatuta garaipenak iritsiko direla (adierazpenak gaztelaniaz).
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
Alex Berenguerrek kontratua berritu du Athleticekin 2027ko ekainaren 30era arte. Kontratu berria sinatuta, adierazpen hauek egin ditu. (adierazpenak gaztelaniaz)
Aitor athleticzaleak Lezamako instalakuntzak bisitatu ditu jokalari eta lan taldearekin batera. Joan zen astelehenean, Gironaren aurkako norgehiagokan, zerbitzu medikoek gaztea artatu behar izan zuten.
Alex Berenguerrek 97. minutuan penaltiz sartutako golak garaipena eman dio Athletici Celtaren aurka (4-3), partida ero batean. "Zorionez, etxeko partida hauetan, jokatzen ari naiz eta golak sartzen ari naiz", adierazi du Berenguerrek partida amaitu ondoren.
Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.
Bilbotarrek Europako postuengatik borrokan jarraitzen dutela erakutsi nahi izan dute, eta argi eta garbi nagusitu dira gol-zaparrada izan zitekeen norgehiagokan, baina Iñaki Williamsen eta Alex Berenguerren golei esker erabaki dena.
Lehen zatian partida bideratuta utzi zuten zuri-gorriek. Berenguerren eta Nico Williamsen gol banak garaipenaren bidean utzi zuten Athletic eta bigarren zatian emaitzari eustearekin nahikoa izan zuten hurrengo fasera sailkatzeko.
Alex Berenguer Athleticeko jokalariak, talde zuri-gorriaren egunerokotsauna aztertu du, pertsonalki nola dagoen azaldu du, eta igandeko Betisen aurkako partidaz mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
Athleticek Liverpool izan du aurkari denboraldiaurreko azken partidan, eta zuri-gorriek lehia ona jokatu dute Ingalaterrako taldearen aurka. Alex Berenguerrek egin du zuri-gorrien gola.
Galeria honetan 2021eko apirilaren 17an Sevillako Cartuja estadioan Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako Errege Kopako finalarekin zerikusia duten irudiak aurkituko dituzu.
Athleticek 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Levanteri Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida eta finalerako txartela loru du. Berenguerrek zuri-gorrien bigarren gola sartu du, 112. minutuan.
Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, baina Berenguerrek partida orekatzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta markagailua ez da gehiago mugitu.
Zuri-gorriek berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu dituzte, eta 12rekin daude sailkapenean, denboraldiko orain arteko partidarik onena jokatu eta gero.
Athletic – Levante 2020-2021 Santander Ligako 6. jardunaldiko partidaren laburpena eta golak. Ikusi Lehen eta Bigarren Mailako laburpen guztiak eitb.eus-en.
Athleticek Alex Berenguer aurkeztu du. Futbolariak minutu batzuk jokatu zituen Alavesen aurka eta aurkezpen ekitaldian prentsaurrekoa eskaini du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea "pozik" agertu da Alex Berenguerren fitxaketarekin, eta nafarraren ostean Bilboko taldeak ez duela beste inor fitxatuko azaldu du.
Alex Berenguerrek 2024ko ekainaren 30era arte Athletic Clubeko jokalari izateko kontratua sinatu du larunbat honetan, klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Italiako taldeak 5,5 milioi euro finko ordainduko dizkio Osasunari, eta beste milioi bat, hainbat aldagai betez gero. Gorritxoek 1,5 milioi jasoko dituzte Torinok jokalaria Athletici saltzen badio.
2015. urteko abuztuaren 30ean Raul Garcia fitxatu zuen Bilboko klubak eta hori izan da azken fitxaketa. Urte horretan Gorka Elustondo, Eneko Boveda eta Javier Eraso ere fitxatu zituen Athleticek.
Gorritxoek Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatuta esango diote agur urteari eta, batez ere, Joaquin Caparrosen lehenengo garaipena lortuta. Indarra emango die Ligan geratzen zaienari begira.
Osasunako futbolari batzuk Enrique Martin entrenatzaile ohiaren lana eskertu nahi izan dute 'twitter' bitartez. Sergio Leon, Alex Berenguer eta Otegui dira adibide batzuk.
Kordobaren aurka partida oso parekatua jokatu ostean, Alex Berenguerrek 92. minutuan sartutako golak garaipena eman die gorritxoei igoera lortzeko aurkari zuzena den talde andaluziarraren aurka.