Iragan igandean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicentek bi desafio bota zituen: bata Atutxari eta bestea Txikia eta Otañori. Gazteek aurrez esana zuten ez zirela Tolosara joango, eta orain Atutxa izan da apustuari uko egin diona.
"El Conquistador del Caribe" saioan kapitain gisa izandako esperientziaz hitz egin dute Aitzol Atutxak eta Joseba Arguiñanok "Sukalerrian" saioan, besteak beste. Horrez gain, Garena jatetxearen proiektua ere izan dute hizpide.
Dimako Garena jatetxean izan gara, Aitzol Atutxa gaurko gure gonbidatua hango bazkideetako bat baita. Julen Bazek du sukaldearen ardura, eta Michelin izan bat lortu dute. Ardi haragia prestatu digu.
Larunbatean, irailak 24, Euskal Pentatloia jokatuko da Azpeitian. Gizonezkoetan Zaldua, Izeta, Gabirondo, Aitzol Atutxa, Ioritz Gisasola eta Joseba Otaegi arituko dira. Emakumezkoetan, aldiz, Karmele Gisasola, Lucia Orbe eta Nerea Arruti. Finala zuzenean eskainiko da ETB 1en eta eitb.eus-en.
12 kirolarik neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko zezen-plazan. Lehen kanporaketan sailkatu ziren laurek jardungo dute, eta horiei, aurreko urteko emaitzen arabera sailkatu ziren zortzi batuko zaizkie.
Euskal pentatloiaren kanporaketak jokatuko dira larunbatean, eta bertan ez da Aitzol Atutxak eta Inhar Urruzunok osatutako bikotea izango, Urruzunok belaunean izandako lesio baten ondorioz.
"Xaribari, Xabi, Xap Xabari bari, e eskuetan hartz zoragarriak..." horrela hasten da Aitzol Atutxa aizkolari bizkaitarrak "3 Ene Kantak"eko lagunekin batera abestutako "Ez jan azazkalik" kanta berria.
Aitzol Atutxa aizkolari bizkaitarrak "Ez jan azazkalik" kanta berrian parte hartuko du. Hori dela eta, "Ene Kantak" saioko lagunek egindako galdetegia erantzun du. Gertuagotik ezagutu nahi duzu?
Iker Vicentek irabazi du Bilbao Arenan jokatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia. Mikel Larrañagak estu hartu du Otsagabikoa, azken lau enborretara iritsi diren arte.
Igande honetan jokatu den eta Iker Vicentek irabazi duen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako Nagusian sari-banaketa oso berezia egin dute, robot baten eskutik, hain zuzen ere.
"Bide berri bat hasteko erabakia hartu genuen gure kirola etorkizunera begira jartzeko, eta txapelketa hau gure batasunaren emaitza da”", esan du Iker Vicente txapeldunak.
sherpa.ai Aizkolari Txapelketa nagusiko finala zuzen zuzenean eskainiko da EITBn. Kirolariak eurak gustura dira txapelketak izango dituen berritasunekin. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Bilbon.
Datorren igandean, abenduak 13, aizkolariek federaziotik aparte antolatu duten Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala izango da. Aitzol Atutxak dioenez, aizkolaritza modernizatu eta profesionalizatzeko asmoz antolatu dute, lehengoa galdu gabe.
Aitzol Atutxa aizkolaria “Biba Zuek!”en izan da. Aizkolaritzaz, irabazitako txapelez, Garena jatetxeaz eta herri kirolen munduaz aritu da, besteak beste.
Zestoako frontoian egindako kanporaketan Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak sailkatu ziren azaroaren 29an jokatuko den finalerako.
Aizkolariek eurek antolatutako txapelketa da, Federazioaren babesik gabe. Itxura aldaketa eman nahi diote kirolari. Kanporaketa larunbatean jokatuko da, eta sei onenek jokatuko dute finala, Bilbon.
Lehen Mailako 12 aizkolarik eta Bigarren Mailako 8k, prentsaurrekoa eskaini dute Diman, Federazioari planto egingo diotela adierazteko. Eurek antolatutako txapelketa jokatuko dute.
Aitzo Atutxa izan da gaurkoan 'Sukalerrian' saioan, Joseba Arguiñanorekin. Aizkolariaren proiektuak ezagutzeaz gain, erronka xelebrea luzatu dio sukaldariak kirolariari. Ikus ezazu!
Konfinamenduan, basoen ustiaketan ibili da Aitzol Atutxa aizkolaria eta horrek askatasuna eman dio. Dimako "Garena" jatetxea hartu berri du eta hasieran izan zuen harrera berreskuratzea espero du.
1938an, Ezkaba mendiko San Kristobal espetxetik ihes egin zuten 795 presoen istorioa gogoratuko du gonbidatuak, Gaizka Aranguren aurkezlearen laguntzarekin.
Aitzol Atutxa aizkolaria izango da "Itxi Liburuak" saioko gonbidatua gaur gauean. San Kristobalgo ihesaz arituko da Gaizka Arangurenekin eta hainbat aditurekin. 22:10ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Gari Arroyo, Ainhoa Etxebarria eta Nerea Arriola eskenak antzezten jarri dituzte 'Egunak Egin Du' saioan, Mikel Elizegi eta Aitzol Atutxa horiek azaltzen eta asmatzen aritu diren bitartean.
Euskal Kopa bezala, herri kiroletako bost kirol txapelketaren finala ere jokatu da. Aitzol Atutxa eta Inar Urruzuno dira txapelketa honen lehen irabazleak.