SOS Aiaraldeak eta dozenaka herritarrek eskualdea "existituko ez balitz bezala" jokatzea leporatu diete erakundeei. Eskualde horretan "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten dituzten" ikusten duten bitartean.
Matxalen bateria-jotzailea da. Hernia de Hiato eta Las lentejas punktaldeetan aritu da, eta orain Iaiaiai irrintzi taldean dago. Zenbait instrumentu bitxi erakutsi dizkio Mireni, txirrina duen txistua, sudurrarekin jotzen den txilibitua, adarra eta erradiografiadun panderoa, besteak beste.
Luiaondoko bandera "ez ofiziala" diseinatu zuen Aimarrek 11 urte zituela. Orain, 16 urterekin, onartzeko eskaera egin dio Aldundiari. Komikizale amorratua, buruan darabilen beste proiektu bat erakutsi dio Mireni: 'La familia cabrales' telesaila, euskal sipsondarrak, egitea proposatu behar dio ETBri.
Ardura handiko lana da ontzi-kapitainarena. Irlandatik Huelvara bidean ziklogenesia topatu zuten behin, eta motorra hondatu zitzaien. Elik tripulazio osoa lasaitzea lortu zuen, eta, behin Huelvara iritsita, makinistak konpondu zuen motorra, gerora senarra izango zenak, hain justu.
Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
Ainize Gastaka alkateak elkartasuna adierazi die kaleratuko dituzten 171 langileen familiei, eta Udala irtenbide bat aurkitzeko lanean ari dela gaineratu du.
1999ko maiatzean bere burua hil zuen 18 urteko gazte laudioar batek. Suizidioak "krater bat" eragin zuen maite zutenengan. 25 urte geroago atzera begira jarri dira Aitor Aspuru eta Arantza Fernandez. Ulertu nahian jarri dira atzera begira, "trauma landu eta ikasgaia atera nahian".
Nerea Iglesias Lili eta Gurene Grande Iaiaiai Irrintzi taldeko kideak dira. Taldeak irrintziari buruzko ikerketa zientifiko eta artistikoak burutzen ditu, tradizioa modernitatera hurbiltzeko asmoz. Munduan dauden irrintziei buruz ere hitz egin dute.
Ohar bateratu batean, Omniak eta EH Bilduk eman dute erabakiaren berri, baina "etorkizunean sortuko diren gaietan orain arte garatutako adostasun lerroa lehenesteko konpromisoa” hartu dute biek.
Epaiketaren aurretik, hiru aldeak akordio batera iritsi dira. Gertakariak 2019an jazo ziren, pistolaz egindako tiro batek baserri bateko leihoa zeharkatu zuenean. Baserri horren fatxadan kartel bat zegoen zintzilik, desagertutako ETAko presoak hurbiltzea eskatzeko.
"Motel" bada ere, lan-karga igotzen doan heinean, konpainiak ahalik eta azkarren "altxatzea" espero du Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegietan indarrean dituzten aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak,berez uztailaren amaierara arte aurreikusiak.
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
Igandean, 04:35 aldera, Laudioko ertzain-etxeko zenbait patruila Urduñako aisialdi-gune batera joan dira, herritar batek lokal batean zarata handia zela-eta deitu ostean. Agenteak iritsi direnean, irainka eta objektuak jaurtiz hartu dituzte.
11.000 marihuana landare ekoizteko ahalmena zuten bertan. 23 eta 45 urte arteko hiru gizonezko atxilotu dituzte, droga-trafikoa eta iruzurra egotzita, argindar-sarea manipulatzeagatik.
EAEn droga mota hori ekoizteko "ahalmen handiena zuen pabiloia" dela esan du Ertzaintzak. Atxilotuak (45, 40 eta 23 urtekoak) aske utzi dituzte, baina karguak egotzita.
"Ziurgabetasun egoera betean", emaitzak hobetzen jarraitzen duela nabarmendu du konpainiak, eta adierazi 2023ko lehen seihilekoa "aparta" izan zela; "bigarrenean, berriz, asko gutxitu zen eskaria".
Salmentetan eta EBITDAn datu "historikoak" eskuratu zituen konpainiak. Tutuen fabrikatzaileak uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela fakturazio datuek.
Ertzaintza kasu honen inguruko salaketa bat ikertzen ari da. Entrenatzaileak, arbitro lanetan ari zela, ipurdia ukitu zion ikusle adingabe bati larunbatean.
Laudion, 42 urteko gizon batek bihotzekoa izan zuen, eta osasun-zentroan medikurik ez zegoenez, erizainak artatu behar izan zuen. Gaur manifestazioa egin dute egoera hori salatzeko.
Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur Laudion, ostiralean Osakidetzako Etengabeko Arreta Gunean hil zen 42 urteko gizonaren familiari babesa adierazteko eta baliabide falta salatzeko.
Bihotzekoak jota heldu zen ostiralean osasun zentrora, baina ez zegoen medikurik bertan. Osakidetzaren arabera, erizainek eta larriadietarako anbulantzia bateko langileek egoki artatu zuten, baina ezin izan zuten salbatu. Sindikatuak, berriz, osasun publikoaren gainbeherari egotzi dio ezbeharra.
Aiarako Ziklo-krosaren laugarren edizioan, emakumezkoetan, Movistar taldeko Alicia Gonzalezek irabazi du, nagusitasun handiz. Gizonezkoetan, berriz, Gorka Izagirrerentzat izan da txapela.
Laudioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du gaur, pasa den astean herriko emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko eta hari babesa adierazteko. Udalak eta dozenaka herritarrek bat egin dute bilkurarekin.
Amurrioko Saratxoko Jaietako herri bazkarian minbiziaren ikerketaren aldeko 2023ko EITB Maratoian parte hartu nahi izan zuten. Horretarako, ETS taldearen "Aukera Berriak" kantua dantzatu zuten guztiok batera, besoak altxata.
Laudioko AEK Euskaltegiko ikasle beteranoek haien irakasleak aukera berrien alde abestu eta dantzatu dute. Honen bidez minbiziaren ikerketaren aldeko 2023ko EITB Maratoira batu dira.
Udalak bertan behera utzi ditu datozen egunetarako haurrentzat aurreikusitako jarduera guztiak, eta elkarretaratze isila deitu du ostiralerako, familiari doluminak adierazteko.
Ertzaintzak 38 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu osasun publikoaren kontrako delituak egotzita. Kalamuaren deribatuak ekoizten zituzten eta haziak genetikoki aukeratzen zituzten laborategi horietan. 500 landare eta lehortzen ari ziren ehunka ebakin eta kukuilu konfiskatu dituzte.
Sua 01:50 aldera hasi da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Objekturen batek kolpatuta zauritu da suhiltzailea, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Martxa Guardian enpresan sartu da, eta hari egotzi diote 240 langileri eragin diezaiekeen enplegu-erregulazioko espedientearen ardura. Aiaraldeko bizilagunek, Tubacexeko langileek, Laudioko alkateak eta EH Bilduko ordezkariek parte hartu dute manifestazioan.
Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute A-625 errepidean, Artziniegako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bidea itxita egon da bi noranzkotan.
Auzipetutakoak ez dira Tubacexen langileak, babesa ematera joandako Aiaraldeko hiru gazte baizik. Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatuaren ustezko delitua leporatzen diete. Fiskaltzak lau urte eta zazpi hilabeteko zigorra eskatu du eurentzat.
Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatua egotzita, lau urte eta eta zazpi hilabeteko zigorra eskatu dute eurentzat. Epaitegi atarian elkarretaratzea egin dute absoluzioa eskatzeko.
Lehiakideek errezeta goxo eta erraz hau prestatu behar izan dute, Laudion. Erosketak egiteko 20 minutu izan dituzte, eta, jarraian, haien lanak prestatu eta aurkeztu behar izan dituzte. Ez galdu!
Gueñesen (Bizkaia), berriz, 43,2 gradura iritsi dira, Zallan 41,9ra, Amurrion eta Orozkon 41,4ra, eta Igorren 41era. Osakidetzako larrialdi-zerbitzuek 56 pertsona artatu dituzte 19:00ak arte, muturreko beroak jota.