Europar Batasunak iragarri duenez, EBko hegaldietan doazen bidaiari guztiek gailu elektronikoak piztuta eta datu mugikorrak aktibatuta eduki ahal izango dituzte, 5G sareak erabili ahal izateko.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Maini Espenger MasMovileko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du enpresak erosi dituzten bakoitzean "enplegu gehiago" sortzea lortu dutela.
Francisco Vargasen esanetan, uhin elektromagnetikoek "odoleko oxigenoa xurgatzen dutela esatea gezur hutsa da, inolako oinarri zientifikorik ez duena".
% 24,7k euskaraz nabigatzen du. Ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet. Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiagoko erabiltzaileen kopuruak gora egin duela, Eustaten arabera.
Informazio gaindosi eta albiste faltsuen olde betean, "Faktoria"n, dibulgaziotik eta dakitenekin hitz egin dugu 5Gaz, guztia aldatzera datorren teknologiaz.
ZTE konpainiak partzuergoa osatu du beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera, datozen urteetan 5G teknologia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxan jartzeko asmoz.
20 bat pertsona maskararik gabe eta eskuetatik helduta dantzan, "COVIDa ez duela birus batek eragiten, baizik eta 5G telefono mugikorretarako teknologia berriak", aldarrikatu zuten larunbatean.
Otsailaren 11n, Hego Euskal Herriko dozenaka udalerritan, Lurreko Telebista Digitaleko kanal batzuek orain arteko frekuentzietan emateari utziko diote. Beste batzuetan, martxoaren 3an gertatuko da.
Aldaketak ez du telebista katerik desagerraraziko, ezta sorraraziko ere. 700 Mhz banda 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuentzat libre utzi behar da, eta horrek eragin du frekuentzia aldaketa.
700 Mhz banda 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuentzat libre utzi behar da eta horretarako lurreko telebista digitala sintonizatzea ezinbestekoa izango da.
5G teknologia iritsi da gure hiriburuetara. Teknologia berri honen erabilera mugatua da oraindik, baina adituen azaldu dutenaren arabera, iraultza ekarriko du "gauzen internet" delako arloan.
5G sare komertziala aireratu du Vodafonek ekainaren 15ean Espainiar Estatuko 15 hiriburutan. Teknologia berri hau soilik Samsung, LG eta Xiomi dispositiboetan erabili ahal izango da oraingoz.
Huaweik 5G teknologia eratu duela azaldu duenetik, segurtasunaren eta intimitatearen inguruko kezkak sortu dira. Europar Batasunak herrialde bakoitzaren esku uzten du, baina arrisku txostenak egitea gomendatu du.
Facebooken sortzaileak kritikatu du 5. belaunaldiko mugikorrak aberatsen esku egongo direla, 4.000 milioi pertsonak Internet gabe egongo diren bitartean.