Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Arrakasta, denboraldi berezian

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren final epikoa audientzia-buru, 238.000 ikus-entzulerekin

EITB MEDIA

Jokin da 20. edizioko irabazlea. Final handia berriz ere lider izan zen bere ordu tartean, % 24,1eko kuotarekin; eta denboraldia % 20,4ko batez besteko datuarekin bukatu du programak, ia 200.000 ikus-entzule astero.

  • Jokin, ganador de "El Conquistador del Fin del Mundo 20"

    Jokin, ganador de "El Conquistador del Fin del Mundo 20"

Jokinek irabazi du "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 20. edizioa, eta  bigarrenez lortu du ikurrina Ushuaian jokatutako final historiko eta arrakastatsuan. Izan ere, ETB2ko realityak % 24,1eko kuota eta 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen atzo Euskadin eta eragin eremuan; denboraldiko batez bestekoa % 20,4koa izan da, eta astero 198.000 ikus-entzule. Abenturaren edizio berezia izan da aurtengoa eta, astez aste astelehen gauetako lidergoari eutsi dio. Arrakasta hori nazioarte mailan ere islatu berri da. Izan ere, Prix CIRCOM saria jaso berri du "El Conquistador del Fin del Mundo" programak, Entretenimenduaren atalean.

Txubi, Andrea, Anartz, Aritz eta Loboren mendean hartuta, Jokinek bigarren ikurrina lortu du, eta berdindu egin du Eneko Van Horenbekek zeukan marka. Azken proba gogorra izan zen: 10 kilometro baino gehiago egin behar izan zituzten arraunean eta igerian ikurrinaraino iritsi eta Munduaren Amaierako Itsasargi mitikoa konkistatzeko.

Jokin bera izango da asteazkeneko protagonistetako bat Publikoaren Faboritoaren finalean. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta, asteazkenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

0:24

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista