Prentsa aretoa
Realitya
Martxan da "La Caza: Nada es lo que parece" saioaren bigarren denboraldiko casting-a
EITB MEDIA
Abenturarako gogoa eta uztaila libre duten lehiakideen bila dabil programa.
-
"La Caza: Nada es lo que parece"
Bueltan dugu "La Caza: Nada es lo que parece", ETB2ko abentura eta estrategia realitya. Lehiaketa fisiko eta mentala izango da bigarren denboraldian ere, Euskal Herriko paraje basatienetan. Aurrekoan bezala, programak muturrera eramango du parte-hartzaileen lehiarako eta erresistentziarako gaitasuna: proba fisikoak, arriskua, bizikidetza, talde-lana, bakarkako biziraupena… Horretarako, lehiakide indartsuak bilatzen dituzte, beldurrik gabekoak eta baldintza gogorretan bizitzeko prest daudenak. Gainera, uztaileko hilabete osoan zehar erabateko prestasuna beharko dute.
Otsoa al zara? 20.000 euroko saria dago jokoan. "La Caza: Nada es lo que parece" saioaren bigarren denboraldiko castingean parte hartzeko lacaza.secuoyastudios.com webgunean eman daiteke izena.
Aurrez aurreko castinga, Bilbon
Aurrez aurreko hautaketa-probak datorren ekainaren 12an -asteazkena- izango dira Bilbon, Miró hotelean (Mazarredo zumarkalea, 77), 11:00etatik 20:00etara.
Zeren zain zaude? Etor zaitez!