Prentsa aretoa
Etapa berria ETB2n
Xabier García Ramsdenek "Quédate" saioa gidatuko du aurrerantzean
EITB MEDIA
Diego Ayús eta Nerea Arostegi izango ditu platoan lagun; eta, ohiko erreportari lantaldea programan: Imanol Arevalillo, Jon Ballesteros, Sergio Ovejero, Miren Yoldi eta Aintzane Hernández.
-
Xabier Gacría Ramsden, "Quédate" saioaren platoan
Ostegun honetatik aurrera, "Quédate" ETB2ko arratsaldeko magazinak aurkezle berria izango du. Izan ere, azken aste hauetan Leire Torre aritu da gidari lanetan; baina, asteazken honetan Xabier García Ramsden EITBko kazetariak hartu du lekukoa, programan bertan; eta, ostegunetik aurrera, Ramsdenek gidatuko du saioa.
Hala, ETB2ko arratsaldeetako lantaldearen buru izango da aurrerantzean Xabier, ohiko erreportariekin: Imanol Arevalillo, Jon Ballesteros, Sergio Ovejero, Miren Yoldi eta Aintzane Hernández. Etapa berri honetan ere Diego Ayús eta Nerea Arostegi izango ditu platoan lagun, aktualitate gaiekin zein azken orduarekin eta pantailekin. Entretenimendua eta informazioa ditu oinarri "Quédate" magazinak. Horretarako, guztion ahotan dauden gaiak jorratzen dituzte arratsaldero aktualitate mahaian; eta lankide, lagun eta ia familia giroan ondo pasatzea dute helburu, besteak beste sukaldaritza kontuekin.
Maiatza hasieran hiru urteko etapa itxi zuen Xabier García Ramsdenek Radio Euskadiko "Boulevard" albistegian, eta bere "bigarren etxe profesionalera", ETB2ra, itzultzeko asmoa iragarri zuen. Bihartik aurrera "Quédate" saioko gidaritza hartuko du, astelehenetik ostiralera, zuzenean, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.