Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Arratsaldeko magazina

Gaurtik aurrera 17:30ean hasiko da "Quédate" saioa, Leire Torrek aurkeztuta

EITB MEDIA

Apirilaren 8tik aurrera, ETB2ko arratsaldeko magazinak izena eta aurkezlea aldatuko ditu, eta luzeagoa izango da. Diego Ayus eta Nerea Arostegi izango ditu Leirek platoan lagun, eta ohiko erreportari lantaldearen eskutik gaurkotasun sozialaren berri emango digute, arratsaldero.

  • Leire Torre

    Leire Torre

Gaurko eguna aldaketekin iritsiko da ETB2ko arratsaldeko magazina. Izan ere, Ane Ibarzabal aurkezleak merezitako atsedena hartuko du, amatasunaz arduratzeko; eta apirilaren 8tik aurrera programak izena eta aurkezlea aldatuko ditu; gainera, ordubete luzeagoa izango da.

Hala, "Quédate" saioa 17:30ak aldera hasiko da (20:00ak arte), eta Leire Torre izango da aurkezle berria. Diego Ayus eta Nerea Arostegi izango ditu Leirek platoan lagun eta, Imanol Arevalillo, Jon Imanol, Sergio Ovejero, Miren Yoldi eta Aintzane Hernandez ohiko erreportari taldearekin batera, gaurkotasun sozialaren berri emango digute.

Saioak, gainera, kolaboratzaileen mahai berritua dakar, eta aisialdi/sukaldaritza tartea ere izango du egunero, bi sukaldari ezagunen eskutik: Javi Rivero, Tolosako Ama jatetxeko chef-a eta 2023ko sukaldari errebelazioa; eta Aitana Ávila influencer eta gastronomía instagramer ezaguna.

"Quédate" saioak informatzeko eta entretenitzeko asmoari tinko eutsiko dio egunero, lankide, lagun eta ia familiako kide ere badiren horiekin batera denbora ahalik eta ondoen pasatzea baita magazin honen helburua.

Apirilaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:30ean, zuzenean, "Quédate", ETB2n eta eitb.eus-en.