Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientziak

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioak sendo eusten dio lidergoari, orain arteko saiorik ikusienarekin

EITB MEDIA

Hamargarren atalak % 22,1eko kuota eta 250.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen bart Euskadin eta eragin eremuan (lineala + geroratua). Beste behin ere, datu ikusgarriak ditu gazteenen artean: % 41,9ko kuota 13 eta 24 urte bitarteko ikusleen artean; eta % 32koa 25 eta 44 urte artean.

  • Patxi Alonso eta Lur Errekondo

    Patxi Alonso eta Lur Errekondo

Beste behin, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 20. edizioko 10. atala liderra izan zen astelehen gaueko ordutegi nagusian, % 22,1eko kuotarekin eta 250.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan (lineala + geroratua). Denboraldi honetako programarik ikusiena izan da atzokoa.

Hala, "El Conquis"ek sendo eusten dio asteleheneko lidergoari, audientzia gazteenaren artean datu ikusgarriak lortuta, gainera: % 41,9ko datua 13 eta 24 urte bitartekoen artean eta % 32ko kuota 25 eta 44 urte bitartekoen artean.

Atzoko atalaren ostean desagertzear geratu da Pumas taldea. Izan ere, David, Mejuto eta Xabi janaria lapurtzeko saiakeran harrapatu ostean, inplikatuetako baten izena emateko eskatu zion kapitainari, abentura utzi zezan. Gorriek ez zuten izenik eman, eta Xabik, Izanek eta Mejutok alde egin zuten. Horretaz guztiaz hitz egingo dute, zalantzarik gabe, asteazken honetako debatean. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok aurkeztuta, 22:30ean, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en.

OHARRA: Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio horren egun berean geroratutakoa ere (vosdal).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista