Prentsa aretoa
Primeran
'Iribar, atezaina' dokumentalaren estreinaldia, PRIMERAN plataforman
EITB Media
Aurten 80 urte bete dituen Jose Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoaren erretratu intimo eta sentitua eskaintzen digu ikus-entzunezko lanak. Horrekin batera, bi ataleko podcasta argitaratu da EITBPodkast atarian.
-
Jose Angel Iribar
Maiatzean EITBren eskutik Bilbon aurkeztutako Jose Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoari buruzko dokumentala estreinatu da PRIMERAN plataforman. Aurten 80 urte bete ditu munduko atezainik onenetarikoaren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakontzen du Iribar, atezaina ikus-entzunezkoak.
Bestalde, dokumentalaren osagarri, Iribarren alde pertsonalean eta profesionalean gehiago sakontzen duen podcasta dugu entzungai EITBPodkast atarian.
Euskal Herrian zein kanpoan futbolaren ikono bihurtu zen Txopo Iribarrekin batera, Athleticen historiara pasa diren hainbat jokalarik hartzen dute parte dokumentalean: hala nola Javier Clemente, Julen Guerrero, Daniel Ruiz-Bazán, Peio Agirreoa eta Andoni Zubizarreta. Horiekin batera, gaur egun Athleticen atezain diren Mariasun Quiñones, Unai Simon eta Alex Padilla ageri dira, eta Iribar ondo ezagutzen duten bi jokalari eta entrenatzaile ohi: Manolo Delgado eta Jorge Valdano.
Bestalde, Benito Lertxundi abeslariaren, Jon Maia bertsolariaren, eta Estatu mailan kirol kazetaritzan aitzindari izan zen Sarita Estevez bilbotarraren testigantzak biltzen ditu, baita Zarautz Kirol Elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako kideenak ere.
FMK Filmak ekoiztetxeak EITBrentzat egindako dago lana da eta Oier Plazak zuzendu du. Garazi Velasco, Pedro Mari Goikoetxea eta Igor Salutregi izan dira gidoilariak; Eider Plaza eta Garazi Velasco aritu dira ekoizpen lanetan; Kerman Goikouria izan da irudi arduraduna, eta Daniel Asua soinuarena. Muntaia Mikel Exebarriak eta Hannot Mintegiak egin dute.