Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean

"Aupa Hi!" saio berria, gaurtik aurrera, Julen Axpek aurkeztuta, ETB2n

EITB Media

Bakarrizketak egiten dituen Otxandioko gazteak lau urte daramatza furgoneta batean bizitzen, eta, bizimodu hori dela medio, hainbat jarraitzaile ditu sare sozialetan. Telebista saioaren bitartez haiek ezagutzea izango du helburu. Gainera, erronka edo amets bat betetzen saiatuko dira elkarrekin.

  • Julen Axpe, "Aupa Hi!" saioko aurkezlea

    Julen Axpe, "Aupa Hi!" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur, uztailak 12, "Aupa Hi!" saioa estreinatuko da EITBn, Julen Axperekin. Bakarrizketak egiten dituen Otxandioko gazteak lau urte daramatza furgonetan bizitzen eta bere bizimodua sare sozialetan erakusten. Orain, telebistara egingo du jauzi, eta asteazkenero izango ditugu ikusgai bere abelerak, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.  

Furgonetako bizimoduak sortu dizkion beharrak aukera bilakatuko ditu Julenek proiektu honen bitartez. Izan ere, sare sozialetan lortu dituen jarraitzaileak ezagutzea izango du helburu. Haiekin kontu-kontari aritzeaz gain, astero, protagonistetako batek proposaturiko erronka edo ametsa betetzen saiatuko da Julen. Beraz, emozioz beteriko saioa izango da "Aupa Hi!" saioa, eta umoreak tarte nabarmena izango du.

Julen Axpek furgonetarekin bidaiatuko du Euskal Herrian barrena

Julen Axpek furgonetarekin bidaiatuko du Euskal Herrian barrena

Astero, gai bati helduko diote: maitasuna, ametsak, animaliak, hirugarren adina... Halaber, Julenek herritarrekin izango duen hartu-emanean modu naturalean sortuko diren gaiak ere jorratuko dituzte. Horrekin batera, otxandioarrak furgonetarekin batera eta bestera biziko dituen gertaeren lekuko izango gara. Modu horretan, "Aupa Hi!" saioak erakutsiko digu zein garrantzitsua den gure eguneroko bizitzan ematearen eta jasotzearen arteko oreka lortzea. 

"Aupa Hi!" saioa gaurtik aurrera izango dugu ikusgai, asteazkenero, ETB2n eta eitb.eus-en.