Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean

Locuras "El Conquistador del Caribe" saioko irabazlea publikoaren faboritoaren galan izango da gaur gauean

EITB MEDIA

Beste behin ere gaueko liderra eta eguneko saiorik ikusiena izan da asteleheneko final handia. Saioak % 26,9ko kuota eta 324.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen bart, eta denboraldiaren batez bestekoa % 25,3ko kuotarekin bukatu du saioak

12:19
Locuras 20.000 euroko sariarekin

Alejandro Lopez de Silanes Locuras dugu "El Conquistador del Caribe" saioko irabazle berria. Miranda de Ebroko lehiakideak abenturako ikurrina eskuratu zuen Cascada del Limón proba gogorrari aurre egin ostean, eta 20.000 euroko saria lortu zuen. Beste behin ere, final arrakastatsua izan gen, gaueko liderra eta eguneko saiorik ikusiena izan baitzen Euskadin.

"El Conquistador del Caribe" saioak % 26,9ko kuota eta 324.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan (lineala + diferitua edo geroratua). Denboraldiaren batez bestekoa % 25,3ko kuotarekin bukatu du programak, eta 290.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin (lineala + diferitua edo geroratua).

Denboraldi honetako emozioa, baina, ez da bukatu oraindik. Izan ere, gaur egingo da Publikoaren Faboritoaren finala, eta Locuras bera izango da protagonistetako bat. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok irabazlea eta beste hiru finalistak hartuko dituzte platoan, beste final handi bat bizitzeko. Locurasi egingo dioten lehen elkarrizketa izango da gaur gauekoa, eta finalista bakoitzaren momenturik onenak errepasatuko dituzte.

Gainera, Conquis komunitateak asteak daramatza gustukoena duen lehiakidea bozkatzen eta gaur jakingo dugu bozketa horren emaitza. 30 lehiakide daude gonbidatuta, guztien artetik aukeratuko baita publikoaren faboritoa.