Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Debuta

Gaur hasiko da Dani Álvarez "La Noche De…" saioa aurkezten

EITB MEDIA

Joan den asteko saioa bezala, Bilboko Campos Eliseos antzokian grabatu dute gaurko programa ere. Dani, gainera, ez da bakarrik egongo. Aldaketekin dator "LND" saioko aro berria: irudia berritu egin dute eta sekzio berria ere estreinatuko dute.

  • Dani Álvarez, "La Noche De..." saioaren aurkezle berria

    Dani Álvarez, "La Noche De..." saioaren aurkezle berria

Gaur gauean hasiko da Dani Álvarez "La Noche De…" saioa aurkezten. ETB2n eta eitb.eus-en izango da, 22:30ean.

Joan den asteko programa bezala, gaurkoa ere Bilboko Campos Eliseos antzokian grabatu dute. Bere debut honetan, gainera, Dani Álvarezek gonbidatu berezia izango du: Félix Linares bera. Campos antzokian izango da Linares, Daniren lehen saioa bertatik bertara eta pantaila handian jarraitzeko.

Berrikuntzak

"La Noche De…" saioaren etapa berri hau berrikuntzekin dator. Hala, alde batetik, programaren irudi grafikoa berritu egin dute; bestalde, sekzio berria ere estreinatuko dute, La película favorita de… izenekoa. Astero pertsona ezagun baten pelikularik gustukoena ezagutzeko aukera izango dugu bertan, eta aste honetan José Andrés sukaldariaren film gogokoena ekarriko digute.

Horrez gain, Alan Ladd aktorea izango du hizpide Danik, aste honetan Raices profundas pelikulak 70 urte beteko dituela aitzakia hartuta. Amber Heard antzezlearen inguruan ere arituko dira, 37 urte beteko baititu.

Dani Álvarez

Dani Álvarez

El correo de Varsovia pelikularen estreinaldia

Félix Linaresek, nola ez, ez du gaurko pelikula galduko. Izan ere, El correo de Varsovia (Kurier, 2019) filmaren estreinaldia dakar apirilaren 18ko "La Noche De…" programak.

Wladyslaw Pasikowski zinemagileak zuzenduta, Philippe Tlokinski, Julie Engelbrecht eta Bradley James dira protagonistak, besteak beste. Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaeretan oinarrituta dago filma, eta Jan Nowak-Jeziorañski Poloniako erresistentziako heroiaren istorioa kontatzen du. Mezu eta ohar sekretuak erresistentziako buruei helaraztea zen bere misioa, bizitza bere ere arriskuan jarrita.

"La Noche De… El correo de Varsovia", Dani Álvarezek eskutik, gaur, 22:30an, ETB2n eta eitb.eus-en.