Prentsa aretoa
Apirilaren 17tik 21era
Bost euskal kirolari bikain, aste honetako "Atrápame Si Puedes" saioan
EITB Media
Aitzol Atutxa, Odei Jainaga, Jone Magdaleno, Imanol López eta Aroa Sánchez kirolariak lehian arituko dira, astelehenetik ostiralera, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Aitzol Atutxa, Odei Jainaga, Jone Magdaleno, Imanol López eta Aroa Sánchez. Argazkia: EITB Media
Talde berezi bat ikusiko dugu aste honetan lehian ETB2ko "Atrápame Si Puedes" saioan. Eliteko bost kirolari hartuko ditu platoan Patxi Alonsok astelehenetik aurrera; haietako asko Olinpiar Jokoetarako bidean dira, gainera.
Kirol arloko dream team honetako partaide izango dira: Aitzol Atutxa, bost aldiz Euskadiko Txapelketa irabazi duen aizkolaria; Odei Jainaga, 2021eko Espainiako xabalina jaurtiketan errekorra lortu ostean, 2024ko Parisko jokoetarako prestatzen dabilen atleta; Jone Magdaleno, taekwondoko txapelduna eta munduko rankingeko seigarren postuan; Imanol López, sei aldiz Munduko zesta punta txapeldun eta Jai Alai Winter Series txapelketako puntista onena; eta Aroa Sánchez, etorkizun handiko harri-jasotzaile gaztea, 106 kg-ko marka pertsonala lortu ostean.
Euren espezialitatetik kanpo ere lehiakor izateko gai direla erakutsiko dute ETB2ko saioan; izan ere, 146.000 euro baino gehiagoko zakua eskuratzea izango dute helburu.
Denboraldiko talderik ospetsuena, hainbat momentu aipagarri eta esanguratsuren protagonista izango da dibertsioz eta norgehiagokaz beteriko aste honetan; apirilaren 17tik 21era, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.