Prentsa aretoa
Erronka Munduan
EITBk bat egin du Kursaal Kino elkartearen Erronka Munduan proiektuarekin
EITB Media
Munduko hainbat lekutako errealizadoreek ekimen solidario honetan parte hartu dute giza eskubideei buruzko filmekin.
-
Erronka Munduan
EITBk, Nahieran atariaz baliatuz, bat egin du Kursaal Kino Elkarteak bultzatzen duen giza eskubideen aldeko Erronka Munduan mugimenduarekin, ahalik eta hedapenik zabalena lortu, eta biztanleriari gizarte bezala ditugun gizarte-erronkei buruz kontzientziatzeko asmoz.
Hala, EITBren atarian giza eskubideei buruzko 30 film baino gehiago ikus daitezke, ekimenaren arduradunek eurek aukeratutako lanak dira. Besteak beste, Invisibles, Korapiloak askatu, Trastorno climático, The colour of black, State of liberty, Sola en su mundo, Pico de plata eta Grito, batzuk aipatze arren.
Erronka Munduan zuzentzen duen Alfredo Izquierdo errealizadore-ekoizleak munduko beste hainbat errealizadoreri deia egin die mugimendu honetan parte har dezaten. Gizartean eragiteko duten gaitasuna eta horrek dakarren ardura gogorarazi nahi die: "Gaur egun komunikazioaren mundua ikus-entzunezkoa da, eta egileok inpaktua sortzen duten eta giza eskubideen balioaren inguruko gogoeta pizten duten ikus-entzunezkoak sortzeko bideak, ahalmena eta sormena ditugu", azpimarratu du Izquierdok.
Erronka Munduan egitasmoaren helburua errealizadoreen sormena ikusarazi, ahalik eta gehien zabaldu eta herritarrei munduan dauden erronken inguruko gogoeta egin dezaten bultzatzea da. Horretarako, egitasmoaren ekoizlea den Kursaal Kino Elkartea (A2K) hainbat hedabiderekin hedapen-akordioak sustatzen ari da, ahalik eta publiko zabalenera heldu nahian. Horien artean dago EITBrekin lotu duen hitzarmena.
2022ko edizioan, besteak beste, Espainiaz gain, Kolonbia, Peru, Mexiko, Suedia, Italia, Frantzia, Turkia, AEB eta Esloveniako 143 filmek hartu zuten parte.
Hautatutako filmek fikzioa, dokumentala, animazioa eta esperimentala gisako genero zinematografikoen bidez lantzen dituzte giza eskubideekin zerikusia duten hainbat gai; horien artean, bakea, aniztasuna, ingurumena eta berdintasuna. Horiek guztiak eskuragarri daude online plataforman, https://www.erronkamunduan.com webgunean.
Ekimen honetan parte hartzen duten errealizadoreek beti behatu ohi ez den munduaren errealitatearen ikuspegi bat dakarte pantailara, eta horrek aukera ematen die ikusleei film bakoitza sorpresa eragingo duen kutxa edo opari gisa irekitzeko.
Erronka Munduan plataforman ikusgai dauden filmen artean hurrengoak daude, besteak beste: Como tú (Marco Gonsalvez), De berde (Star Bazancir), Deep (Lucca Alessandro), Déracinés (Olga Prudhomme), El fin del mundo (Alp Aslan), Europa (Sergio Duce), Flashbulb memories (Carlos Trindade), Atávico (Raúl Guíu), Asfixia (Asur Fuente), A primera vista (J.E. Megía eta José Antonio Merchan) eta State of Liberty (Vanja Mervic).
Bakea eta ingurumena lantzen dituzten pelikulen artean daude Iñigo Aizpururen (Korapiloak askatu), Christian Ossaren (Donantes de memoria, Pico de plata), Nelson Fernandezen (El castigo, Paths of light), Laura eta Sira Cabreraren (Virulencia, Trastorno climático) edo Puri Méndez eta Ezquiel Sebastiánen (Neptuno) lanak.
Aniztasunaren eta berdintasunaren gaien aldetik, berriz, Javier Medínaren Invisibles, Laura eta Sira Cabreraren Mujer borrada, Dawn Westlaken Terroir, From on high, Ruben Salazarren Ton nom, Raquel Espinosaren Blind art, La narración inclusiva de la imagen, Fernando López-Patiñoren Emilio, Joaquim Serraten La tristeta, Antonio Javier Rodríguezen Memoria madre, sola en el mundo, Benito Rabalen Mereces vivir, David Tarregaren Reflejos de una sociedad, Lorenzo Carbonellen Simples papeles, Jeu Dubranaren Euh…etrange etranger eta Victor Augustoren (299,00 F84.0) lanak daude.
2023ko urtarrilaren 7an hasi zen Erronka Munduan egitasmoaren edizio berria eta horrekin batera izena emateko aukera ireki da. Egingo diren ekintzak online plataforman (https://www.erronkamunduan.com) eta Instagram bidez (@erronka.munduan) jarraitu ahal izango dira.