Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean

'Hego Pazifikoa: Euskal herritxo global bat', gaur, "Una Historia de Vasconia"n

EiTB

Alberto Santanak aurkeztutako saioak Elkanoren mundu-bira eta Hego Pazifikoko espedizioetan protagonista izan ziren euskaldunak izango ditu hizpide.

  • Alberto Santana historialaria

    Alberto Santana historialaria. EiTBren bideo batetik atearatako irudia

"Una Historia de Vasconia" saioak Hego Pazifikoa: Euskal herritxo global bat atala eskainiko du gaur. Alberto Santanak aurkeztutako programan, Juan Sebastian Elkanoren mundu-bira izango dute hizpide, baita Hego Pazifikoko espedizioetan zehar protagonista izan ziren beste hainbat euskaldun ere.

Fernando Magallanesek ireki zuen europarren itsas esplorazioaren bidea. 1520an itsasbide bat aurkitu baitzuen Txileren hegoaldean eta Filipinetaraino iritsi zen. Cebu uhartean hil ondoren, Getariako Juan Sebastian Elkano kapitainak amaitu zuen bidaia: Ozeano Indikoa zeharkatu, Afrika inguratu eta Europarainoko bidea eginez.

Andres Urdanetak, ordea, Asiatik Amerikara itzultzeko itsasbidea aurkitu zuen. Berriro ere, Filipinak izan ziren Urdanetaren operazio-basea, eta Manilako komentu batean sortu zen Asiako itsas kartografiaren lehen bulegoa.

XIX. mendean amaituko da ibilbidea. Une horretan, euskal jatorriko itsas konpainia handiek, Larrinagak eta Olanok, besteak beste, Ozeano Bareko bidaiarien garraioa eta merkataritza koloniala Europarekin lotzea lortu zuten. Era berean, Negros uharteko azukre-lantegi handiak sortu ziren garai hartan, euskal aberatsek sustatuta.

"Una Historia de Vasconia" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.