Prentsa aretoa
22:30ean
Banketxeen ospe galera, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan
EiTB
Saioak, gainera, Espainiako monarkiaren ondarearen inguruan ere hitz egingo du.
-
Arantza Ruiz. Argazkia: EiTB
'360º. Tú Decides' saioaren gaurko atalak galdeketa berri bat egingo du bankuen ospe galeraren inguruan. Auzitegi Gorenak atzera bota du hipoteken zergak bankuei ordainarazten zien sententzia, eta horrek gizartearen haserrea eragin du beste behin. Zein irudi dute banketxeek gizartean? Babes politiko, instituzional eta juridikoa al dute?
Galdera horien erantzunen inguruko gogoeta egingo dute ostiral honetan '360º. Tú Decides' saioko platoan. Eztabaida horretan parte hartzera etorriko dira Patxi Lopez de Tejada, banketxeen abokatua, eta Nahikari Larrea, Arriaga Asociados-eko abokatua. Horrez gain, Begoña Conde, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Tito Irazusta kolaboratzaileek ere aldaketa posiblearen inguruan gogoeta egingo dute.
Espainiako monarkiaren ondarearen inguruan ere hitz egingo dute: negozio errentagarria al da? Monarkiak azken urteetan izan duen irudiak okerrera egin du, eta orain bere etorkizuna ere zalantzan dago. Etorkizun horren alde egingo du platoan Mercedes de Borbonek, errege emerituaren ilobak. Jarrera bera defendatzen du La Razón egunkariko zuzendariak, Francisco Marhuendak. Debatearekin bat egingo du baita ere Eider Hurtadok, '360º' saioko bere lan taldearekin bater, gai horren inguruan ikertu baitute. Igandean ETB2n ikusgai izango den erreportajearen inguruan hitz egingo du.
'360º. Tú Decides' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.