Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Ostegunean

'Boulevard' berezia Kontzertu Ekonomikoaren 140. urteurrena dela eta

EiTB

Martxoaren 1ean Bilboko Arte Ederretako Museotik egingo dute irratsaioa, eta, besteak beste, Pedro Azpiazu eta Pedro Luis Uriarte izango dituzte. Azken honek master class-a emango du.

Kontzertu Ekonomikoaren 140. urteurrenaren harira, Radio Euskadiko 'Boulevard'ek irratsaio berezia eskainiko du ostegunean, martxoaren 1ean Bilboko Arte Ederretako Museotik.  Politika, ekonomia eta gizarte arloko hainbat gonbidatu hartuko dituzte saioan. Euskal autogobernuarentzat tresna hau baliogarria izan ote den aztertzeaz gainera, egungo egoeraz  arituko dira, hainbat esparrutatik erasoa izan baitu Kontzertuak.

'Boulevard'ek  Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua  eta  Pedro Luis Uriarte sailburu ohia eta Konrtzertuan aditua elkarrizketatuko dituzte. Uriarte Euskal Kontzertuaaren Ellkarteko presidentea da gainera.

8:30etik aurrera master class-a emango die Uriartek Arte Ederretako Museoaren harrerara hurbilduko diren Ekonomia eta Zuzenbide fakultateetako ikasleei.  Ondoren, parlamentuan dauden  alderdi guztien ordezkariekin Kontzertuaren egoeraz eta etorkizunaz hausnartuko dute. Bertan izango dira Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia; Sergio Campo Podemosen idazkari politikoa; Sonia Perez PSEren  Politika eta Ekonomia arloaren idazkaria eta Amaia Fernandez euskal Alderdi Politikoaren idazkari nagusia.

Dani Alvarezek gidatutako 'Boulevard' saioako emanaldi berezia,08:00etatik 10:00etara streaming bidez jarraitu ahal izango da Radio Euskadiko web atarian.