EITBko ekitaldien eta prentsa oharren agenda | EITB Prentsa Aretoa

#-sala_prensa/agenda-#

Agenda

Ekitaldi eta noten zerrenda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk aurreikusitako prentsaurreko eta ekitaldi bereziak iragartzen ditu agendak urdinez. Horrez gain, eguneko notak eta edukiak daude eskuragarri, data bakoitzean klik eginez gero.

    • <
    • 2025EKO Apirila
    • >
    • A
    • A
    • A
    • O
    • O
    • L
    • I
    •  
    • 1
    • 2
    • 3
    • 4
    • 5
    • 6
    • 7
    • 8
    • 9
    • 10
    • 11
    • 12
    • 13
    • 14
    • 15
    • 16
    • 17
    • 18
    • 19
    • 20
    • 21
    • 22
    • 23
    • 24
    • 25
    • 26
    • 27
    • 28
    • 29
    • 30
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    1 / 30 Hurrengoa
    ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen astelehenean Euskadin

    ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen astelehenean Euskadin

    "Teleberri 1" eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 28,5eko kuotarekin. Ia 200.000 ikus-entzulek egin zuten bat "Teleberri 2" albistegiarekin eta liderra izan zen, "Kirolak" eta "Eguraldia" tarteekin batera. "El Conquistador del Caribe", beste behin, astelehen gaueko liderra dugu.
    300.000 lagunek egin dute bat Itzuliarekin ETB1en

    300.000 lagunek egin dute bat Itzuliarekin ETB1en

    Berriz ere arrakastatsu joan da euskal lasterketaren emanaldia Euskal Telebistan, eta amaiera borobila izan zuen larunbatean Eibar-Eibar etapan, 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.
    EITBren PRIMERAN eta GUAU plataformek zuzenean eskainiko dute Maren abeslariaren larunbateko kontzertua

    EITBren PRIMERAN eta GUAU plataformek zuzenean eskainiko dute Maren abeslariaren larunbateko kontzertua

    'Qué lástima' diskoa aurkeztuko du, 20:30etik aurrera, Bilboko Sala BBK aretoan.
    #ekin_transformazioa: Polarizazioa

    #ekin_transformazioa: Polarizazioa

    Polarizazioak banatu egiten gaitu. Desadostasuna gorroto bihurtzen denean, demokrazia ahuldu egiten da. Izan ere, demokrazia entzutea, errespetatzea eta elkarrekin bakean bizitzea da. EITB_ekin.

    Ate joka dugu 'GEMA Europe Summit & Awards', entretenimenduaren etorkizunari buruzko marketin ekitaldi handia

    Ate joka dugu 'GEMA Europe Summit & Awards', entretenimenduaren etorkizunari buruzko marketin ekitaldi handia

    Era askotako gaiak jorratuko dituzte, tartean adimen artifiziala, marketinaren birdefinizioa datuen analisitik, Parisko 2024ko marka olinpikoaren irudi eztabaidagarria eta kirol hedabideen mundu aldakorra. Jardunaldia amaitzeko GEMA Awards Europe 2025 sari entzutetsuak banatuko dituzte, Donostian.
    Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, EITBn

    Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, EITBn

    Apirilaren 7tik 12ra jokatuko den lasterketa zuzenean ikusi eta entzun ahal izango da ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadi-Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Gainera, EITB lasterketaren babesle da eta Itzuliko euskal txirrindulari onenari EITB Saria emango dio beste behin.
    Oteiza Fundazioak eta EITBk Oscar Alegriaren 'Oteiza, 14 apostolu' ekoizteko akordioa sinatu dute

    Oteiza Fundazioak eta EITBk Oscar Alegriaren 'Oteiza, 14 apostolu' ekoizteko akordioa sinatu dute

    Ikus-entzunezko lan honetan, hainbat diziplina eta herrialdetako hamalau lagunek friso bat osatuko dute elkarrekin. Bakoitzak, laburki, euskal artista handiaren ibilbidean eta ondarean garrantzitsua izan zen kontzeptu bat argituko du.
    Roche eta Foro Transfiere kazetaritza-sariak lortu berri ditu Teknopolis saioak

    Roche eta Foro Transfiere kazetaritza-sariak lortu berri ditu "Teknopolis" saioak

    Iñaki Leturiak eta Inma Alvarezek Manuel Campo Vidalen eskutik jaso zuten joan den martxoaren 28an Roche saria medikuntza pertsonalizatuari buruzko erreportajeagatik.
    Intimitatean saio arrakastatsuaren bigarren denboraldia estreinatu du PRIMERAN plataformak

    "Intimitatean" saio arrakastatsuaren bigarren denboraldia estreinatu du PRIMERAN plataformak

    Nerea Aliasek bere txoko atseginean hainbat emakumeri egindako elkarrizketa intimoak dira mamia. Besteak beste, Barbara Goenaga, Eider Mendoza, Olaia Inziarte, Euskoprincess eta Edurne Azkaraterekin arituko da solasean.
    178.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Realaren partida eta 'Koparen Bila' berezia zuzenean jarraitzeko

    178.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Realaren partida eta 'Koparen Bila' berezia zuzenean jarraitzeko

    Norgehiagokaren emanaldiak jarraipen zabala izan zuen Euskal Telebistan, eta liderra izan zen euskaldunen artean.
    Euskal literaturaren hilabetea, GUAU plataforman: euskarazko 11 audio-liburu, apirilaren 1etik 23ra

    Euskal literaturaren hilabetea, GUAU plataforman: euskarazko 11 audio-liburu, apirilaren 1etik 23ra

    Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea egileen lan ezagunak saretuko dira, audio euskarrian.

    Euskal literaturaren hilabetea izango da apirila GUAU audio-plataforman, eta 11 audio-liburu plazaratuko ditu

    Euskal literaturaren hilabetea izango da apirila GUAU audio-plataforman, eta 11 audio-liburu plazaratuko ditu

    Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea egileen lan ezagunak izango dira sarean. Lehen liburua apirilaren 1ean sareratu da: Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun Metro'.
    Binakako Txapelketako finala liderra izan da Euskadin eta Nafarroan

    Binakako Txapelketako finala liderra izan da Euskadin eta Nafarroan

    Ezkurdia-Rezusta bikoteak Artola-Mariezkurrenari irabazitako finalarekin 168.000 lagunek egin zuten bat ETB1en.
    Real Madril vs Reala, Kopako finalerdietako itzuliko partida, gaur, zuzenean, EITBn

    Real Madril vs Reala, Kopako finalerdietako itzuliko partida, gaur, zuzenean, EITBn

    Norgehiagoka zuzenean eta euskaraz ikusi ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan hasiko den "Koparen Bila" saioaren barruan. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere emanaldi bereziak egingo dituzte, Santiago Bernabeuko neurketaren zirrara entzuleei erabat helarazteko.
    Gaur itzuliko da EITBra harri jasotzearen ikuskizuna, Harri Herri saioarekin

    Gaur itzuliko da EITBra harri jasotzearen ikuskizuna, "Harri Herri" saioarekin

    Momentuko kirolari onenek hartuko dute parte talde lehiaketa berritzaile honetan, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok, launa taldetan banatuta. Aurten, lehen aldiz, emakumeak kapitain lanetan ikusiko ditugu.
    Eskuz Binakako Txapelketako finalaren emozio guztia, igande honetan, EITBko hedabideetan

    Eskuz Binakako Txapelketako finalaren emozio guztia, igande honetan, EITBko hedabideetan

    Ezkurdia-Rezusta / Artola-Mariezkurrena II bikoteen arteko norgehiagokaren ostean, EITB Pilotari Onena saria banatuko du EITBk, Navarra Arena pilotalekuan.
    Women's Football Week ekimenarekin bat egin eta Irabazi Arte!ren emanaldi berezia egingo du EITBk Bilbon

    Women's Football Week ekimenarekin bat egin eta "Irabazi Arte!"ren emanaldi berezia egingo du EITBk Bilbon

    Ainhoa Azpitarte eta Dorleta Urretabizkaia aktoreak egongo dira, eta solasaldia egingo dute atala eman ostean. 21:00etan hasiko da, eta aldez aurretik izena eman behar da. Gizartea eraldatzeko eragile gisa, EITBk emakume kirolariekin eta haien etorkizunarekin duen konpromiso indartu nahi.
    Chill Mafiaren Agur eta Ohore kontzertua zuzenean emango dute PRIMERAN eta GUAU plataformek

    Chill Mafiaren "Agur eta Ohore" kontzertua zuzenean emango dute PRIMERAN eta GUAU plataformek

    Martxoaren 28an hamar orduko jai izugarria egingo dute BEC!-en, eta EITBk zuzenean emango du, 23:00etatik aurrera. Lagun eta kolaboratzaile talde zabalarekin batera arituko dira taula gainean.
    Egia gordinetik soinu fikzio berriaren estreinaldia, GUAUn

    "Egia gordinetik" soinu fikzio berriaren estreinaldia, GUAUn

    Iñaki Beraetxek zuzenduta, Mari Sagarzazu (Mikele Arizkorreta) aktore izan nahi duen gaztearen eguneroko bizitza da kontakizunaren ardatza. Gazteek egunero bizi dituzten egoerei aurre egingo die Marik: ikasketak, lana, amodioa, inbidiak eta adiskide kontuak, besteak beste.
    EITB eta TOKIKOM berriro ere elkarlanean mugikortasuna aztergai duen Saretzen proiektuaren seigarren alean

    EITB eta TOKIKOM berriro ere elkarlanean mugikortasuna aztergai duen Saretzen proiektuaren seigarren alean

    Egunero egiten ditugun desplazamenduei erreparatuko diete batik bat, garraio publikoaren eta ibilgailuen erabilerari eta ibilgailu horien ezaugarriei, alegia. Ostegun honetan, martxoak 27, kaleratuko dira datuok, 06:00etatik aurrera.
    1 / 30 Hurrengoa

    EITB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    kargatzen