Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

11:27

Loteria

Bigarren saria Bizkaian

Leioako Artea merkataritza guneko administrazioak 31,2 milioi euro banatu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zorioneko daude Getxoko 4set informatika enpresako langileak, 25 milioi euro irabazi baitituzte, 51244 bigarren sariarekin.

  • Arteako aduradunek 51.244 bigarrren saria erakusten. Argazkia: EiTB.

    Arteako aduradunek 51.244 bigarrren saria erakusten. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Leioako (Bizkaia) Artea merkataritza eta aisia guneko loteria-administrazioak 51244 zenbakidun bigarren sariaren 31.250.000 euro banatu ditu.

Administrazio horrek 25 serie saldu ditu, eta 1.250.000 euroko saria jaso du serieko. Beraz, dezimo bakoitzak 125.000 euroko saria irabazi du.

Bigarren zatia oso banatuta egon da Estatuan, 50 administraziotan saldu baita.

Zorioneko daude Getxoko enpresa bateko langileak

Getxoko Zugatzarte etorbideko 4set informatika enpresako langileak zorioneko daude, 25 milioi euro irabazi baitituzte, bigarren sari horren 20 serie jokatzen zutelako. "Oraindik harrituta" daudela esan dute.

"Txantxetan ari zirela uste genuen, baina egia da, oraindik harrituta gaude, ez dugu sinetsi ere egiten; oraindik ez dugu geureganatu", esan dio Sistema Saileko langile batek, Sandrak, Efe albiste agentziari.

20 bat langile ditu enpresak Getxon duen egoitzan, baina, guztira, bost egoitza ditu Estatuan.

"Langile gehienok dezimo bat erosi genuen, eta, hortaz, saria oso banatuta dago. Batzuek, gainera, senideekin eta lagunekin jokatzen zuten. Asko dugu ospatzeko", esan du Sandrak oso pozik.

Iruzkinak