Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB
Loteria
Azken urteotako datuak
Agentziak | Erredakzioa
2015a arte, Gabonetako Loteriaren sari potoloa Bilbo, Donostia, Derio, Elorrio, Gasteiz edo Oñati bezalako hiri eta herrietan egokitu da.
Gabonetako loteria. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi tokitan Gabonetako Loteriaren sari potoloa irabazi dute noizbait 2015era arte, Espainiako Loteria eta Apustuak (ELA) erakundeak jakinarazi duenez. Halaber, horietatik Bizkaiko hiriburua izan da Gabonetako Loteriaren sari potoloa aldi gehien irabazi duena.
Zehazki, hamabi aldiz eskuratu du Bilbok Gabonetako Loteriaren sari potoloa (1814an, 1908an, 1933an, 1937an, 1955ean, 1957an, 1960an, 1963an, 1970ean, 1986an, 2007an eta 2012an). Gainera, Bizkaiko beste herri batzuetan ere sari potoloa irabazi dute: Derion (2012an), Elorrion (2007an) eta Ugaon (1986an).
Gipuzkoako datuei dagokionez, Donostian sei aldiz eskuratu dute Gabonetako Loteriaren sari potoloa (1888an, 1910ean, 1920an, 1975ean, 1986an eta 2003an). Lurralde historiko honen barruan, beste herri batzuetan ere sari potoloa lortu dute: Eibarren (2010ean), Arrasaten (2013an), Irunen (1937an), Oñatin (2008an) eta Billabonan (1998an).
Azkenik, Arabako datuei dagokionez, Gasteizen birritan irabazi dute sari potoloa (1930ean eta 2006an) eta Oionen behin (1998an).
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa