Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

11:09

Loteria

Gabonetako zozketa

5. sariak: 14.850a, 55.695a, 81.854a, 81.156a, 17.320a eta 48.589a

Erredakzioa

Bilbon, Gasteizen, Agurainen, Leioan, Iruñean, Getxon eta Santurtzin jaso dituzte, besteak beste, bosgarren sariak.

12:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

14.850 zenbakia, zozketa ia hasi bezain laster atera dena, Gabonetako Loteriaren zozketan atera den lehen saria izan da, bosgarren sari bat. Zenbakia Bilbon saldu dute, administrazio batzuetan. Hain zuzen ere, Azcarretan eta Ormaechean saldu dute; bi administrazio horiek Bizkaiko hiriburuko ezagunenetakoak dira.

Hirugarren bosgarren saria, 81.854 zenbakia, 11:27 inguruan atera da eta, besteak beste, Bizkaian, Araban eta Nafarroan saldu da. Gasteizen, Agurainen, Leioan eta Iruñean egokitu da sariaren zati bat, eta dezimo bakoitzagatik 6.000 euro jasoko dituzte irabazleek.

Iruñeako Txantrea auzoko Endika eta Noaingo Poli tabernetan egokitu zaie sari hori, baita enpresaren Nafarroako hiriburuko enpresaren batean ere. Hiper Eroski-Iruña saltokian zenbaki horren 61 serie saldu zituzten.

Laugarrena, 81.156 zenbakia, hiru minutu geroago agertu da, eta herri desberdinen artean banatu da saria, tartean, Getxon eta Santurtzin.

55.695a, Bartzelonan saldu dutena, bigarren bosgarren saria izan da. 11:00etan atera da.

12:09an iritsi da bosgarrena, 17.320a. 45 minutu geroago, 12:55ean, 48.589ak irabazi du seigarren bosgarren saria.

13:01ean, 5.721 zenbakiak lortu du azken aurreko saria, eta eguneko azken sari handia 52.754 zenbakiak eraman du Granadara.

eitb.com zuzenean ari da emititzen Gabonetako Loteriaren zozketa.

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Loteria

Iruzkinak