Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria
Gabonetako Loteria 2024
Historiako saririk handiena
Erredakzioa
Sariaren kantitatea handituz doan heinean, irabazteko aukerak murriztu egin dira. Aurten, orain dela 6 urterekin alderatuz, % 50 zailagoa izango da lehen saria eskuratzea.
Loteria saltzaileak madrilen. efe
Aurtengo Gabonetako Loteriak Espainiako historian inoiz eman den saririk handiena zozketatuko du abenduak 22an. Edizio honetan 180 serietan banatuko diren 720 milioi euro zozkatuko dira Estatu osoan zehar.
Dena dela, aurreko urteekin alderatuta, sari nagusia irabazteko aukerak jaitsi egin dira. Aurtengo zozketa 100.000 zenbakirekin egingo da, eta 2005ekoa, adibidez, 66.000 zenbakirekin egin zen soilik. Horregatik, aurten sari potoloa irabazten dutenak bi arrazoirengatik izango dira zorionekoak: sari potolo hori irabaztea inoiz baino zailagoa izango delako eta, irabazten dutenek, inoiz baino diru gehiago eskuratuko dutelako.
Nahiz eta aurtengo edizioan saritua izateko aukerak gutxitu, irabazteko aukera gehien dituen zozketa da Gabonetako Loteria, sei zenbakitik batek sariren bat irabazten baitu. Primitiba bezalako zozketetan, irabazteko probabilitatea 1/13.983.816ekoa da , eta Euromilioiarena 1/76.275.360ekoa.
Argi dago hauek estatistika hutsak direla, eta inork ez dakiela zer gertatuko den San Ildefonsoko umeek 1.807 sariak abestu arte. Momentu horretan jakingo da nortzuk izan diren Espainiako historian egin den zozketa handienaren irabazleak.
1. saria
- - - - -
2. saria
- - - - -
3. saria
- - - - -
4. saria
5. saria
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa