Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2024

09:21

Gabonetako Loteria 2024

Laugarren saria

59.444ak 600.000 euro banatu ditu Portugaleten, Barakaldon eta Iruñean

EITB.EUS

Horrez gain, dezimo bana saldu dute Bilbon, Donostian, Hondarribian eta Lodosan. Bestalde, bigarren laugarren sariaren (7.211 zenbakia) lau dezimo saldu dira Getxon, Iruñean eta Gasteizen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Goiztiarra izan da Gabonetako Loteriaren lehen sari handia, eta zozketa hasi eta gutxira atera da (09:14an): 59.444 zenbakiari egokitu zaio lehen laugarren saria. Sariak zoriona banatu du Euskal Herrian, bereziki Portugaleten, Barakaldon eta Iruñean, serie bana saldu baitute. Horrez gain, dezimoak banatu dituzte Bilbon, Donostian, Hondarribian eta Lodosan.

Serieko 200.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 20.000 euro egokituko dira.

Lehen laugarren sari hau oso banatuta dago, eta 30 herri baino gehiagotan saldu dute, tartean Euskal Herriko zazpitan. Diru gehien Bizkaian banatu du, Portugaleten (Carlos VII kaleko administrazioan) eta Barakaldon (Batzar Nagusien kaleko 18.ean) bi serie irten baitira (400.000 euro). Iruñean ere zorioneko daude, Bergamin kaleko loteria administrazioan ere beste serie bat saldu baitute.

Gainerakoetan, dezimo solteak saldu dituzte, bana saltoki bakoitzean: Bilbon (Gurutze kaleko 1 zenbakiko administrazioa), Donostian (Narrika kaleko 21.ean), Hondarribian (Itxargi kaleko 6.ean) eta Lodosan (Diputazio Etorbideko 12.ean).

59444 CUARTO PREMIO MURCIA LOTERIA NAVIDAD ADMINISTRACION EFE

Murtzian ere saldu dute. EFE

7.211 zenbakiak 80.000 euro banatu ditu Gasteizen, Getxon eta Iruñean

Gabonetako Loteriako laugarren sarietako batek, 7.211 zenbakiari dagokionak, 80.000 euro banatu ditu Gasteizen, Getxon eta Iruñean. Serieko 200.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 20.000 euro egokituko dira.

Bigarren laugarren saria 11:39an irten da, seigarren taulako bederatzigarren alanbrean. Getxoko bosgarren loteria administrazioan bi dezimo saldu dituzte eta Gasteizko Aiztogile kaleko eta Iruñeko Gaztelu plazako loteria administrazioetan, berriz, dezimo bana. Guztira, 7.211 zenbakiak 80.000 euro ekarri ditu Euskal Herrira.

"Ezustean harrapatu gaitu"

Jon Garamendi 200.000 euro banatu dituen Portugaleteko loteria saltzailea pozik azaldu da sariarekin. "Loteria saltzaile batentzat sari bat ematea onena da, batez ere Gabonetan", adierazi du.

Aitortu duenez, "ezustean harrapatu gaitu, denda zabaltzen ari nintzen... Orduan jakin dut".

Haren hitzetan, leihatilan saldu dituzte 10 dezimoak, eta ez dakite nork erosi dituen. Dirutza Portugaleten bertan geratu da akaso, edota Zubi Esekia ikustera joaten diren turistek erosi dute.

Barakaldon ere komunikabideen bitartez jakin dute saria egokitu zaiela. Laura Hermosilla Batzar Nagusien saltokiko langileak azaldu duenez, oraindik ez die inork deitu saria kobratzeko.

Hermosillaren esanetan, administrazio honek 40 urte daramatza lanean, eta askotan banatu dute saria Gabonetako Loterian.

200.000 euro, Iruñean

Nafarroako hiriburuko Bergamin kaleko loteria administrazioan "pozarren" daude gaur. Izan ere, bertako saltzaile batek azaldu duenez, lehen aldia da sari handi bat banatzen dutena. "Ilusio handia egin digu", aitortu du.

Lodosan, bitxi-denda batean saldu dute laugarren sari honetako dezimo bat. Saltzailea "pozez gainezka" dagoela esan dio EFE albiste agentziari.

 

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2024

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria