Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria
Gabonetako Loteria 2024
Gabonetako Loteria 2013
Erredakzioa
Sari potoloa 640 milioi eurokoa izango da. Bestalde, aurten murriztu egingo da serie kopurua, 180tik 160ra.
Informazio gehiago (1)
Datorren abenduaren 22ko Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu saritan, eta horietako 640 milioi sari potoloarenak izango dira.
Estatuko Loteria eta Apustu Elkarteak (LAE) gaur aurkeztu ditu zozketa eta salmentak sustatzeko egin duten iragarkia. Bideoa Pablo Berger zuzendari bilbotarrarena da, eta Montserrat Caballe, Rafael, Marta Sanchez, Niña Pastori eta David Bustamante izango dira abestiaren protagonistak.
Inmaculada Garcia LAEren presidenteak eman ditu aurtengo zozketaren xehetasunak. Aurten murriztu egingo da serie kopurua, 180tik 160ra, baina ez da horregatik sari gutxiago izango.
Ohiko sistemarekin egingo dute zozketa, Madrilgo Kongresu Jauregian eta bi ontzirekin. Sari potoloaz gain, sari nagusiak bere horretan utziko dituzte: 4 milioi euroko lehen saria (400.000 euro dezimoko); 1'25 milioi euroko bigarren saria; eta 500.000 euroko hirugarren saria.
Zehaztu ez duen arren, Garciak aitortu du salmentek behera egingo dutela, baina iazko antzeko emaitza espero dute.
Bestalde, Erregetako loteriak berrikuntza handia ekarriko du, 40 milioiko saria eramango baitu dezimo bakar batek.
1. saria
- - - - -
2. saria
- - - - -
3. saria
- - - - -
4. saria
5. saria
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa