Zenbakiek agerian uzten dute jokoaren sektorea presente dagoela gure gizartean, eta normalizazio handia duela. Hala ere, jokoan aritzeak eragindako arazoren bat zuten pertsonen portzentajea % 1 zen 2020an. Lau urte geroago, 2024an, datu hori % 1,5era igo da.
Egunak utzi duen bitxikerietako bat, sari nagusia birritan abestu dela ordu erdiko tartearekin. Urduritasunak bultzatuta, Yadira Kindek 4 milioi euro abestu ditu, bigarrenez. "Mila euro dira, baina mutil batek abesteko esan dit", esan dio mahaiburuari.
Lehen laugarren sariak (77768) ia milioi bat euro utzi du Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta bigarren laugarren sariak (48020) puska polita utzi du Bizkaian, serie bat saldu baita Urkixo zumarkalean (Bilbo) eta beste bat Artean (Leioa).
Erdia Madrilera joan da, Distrito Olimpico saskibaloi taldeak erosi baitzuen zenbaki horren zati bat. Dezimo bakoitzeko 400.000 euro jasoko ditu saridun bakoitzak.
Leioako administrazioak bigarren sariaren serie bat (40014), laugarren sari baten serie bat (48020) eta bosgarren sari baten beste bat (72853) saldu ditu. Guztira, 1,5 milioi euro baino gehiago banatu ditu gabonetako loteriaren zozketan.
Leioako Artea merkataritza-gunean serie bat saldu da eta beste horrenbeste zuten salgai Gernika-Lumon ere. Gabonetako loteriaren bigarren sariak 125.000 euro banatu ditu dezimo bakoitzeko (1.250.000 euro serieko).
Goierriko herri horretako 2. administrazioak 74778 zenbakiko 90,6 serie zituen esleituta, eta 839 dezimo saldu ditu guztira. Dezimo bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu.
Lehenengo bosgarren sariak (37876) ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian, baina bigarrenaren dezimoak saldu dira Leioan. Hirugarren bosgarren saria 74778ari egokitu zaio, eta Beasainen ez ezik, Donostian, Irunen, Zumarragan, Legazpin, Bilbon, Mendabian eta Iruñean ere saldu da.
Sari nagusiaren erdia Madrilgo Distrito Olímpico saskibaloi taldeak banatu du, dezimoak Logroñoko administrazioan erosi baititu. Gainerako dezimoak leihatilan saldu dira.
Laudion 21,8 serie saldu dira, eta Bilbon 400 bat dezimo. Abadiñon, Gernika-Lumon (Bizkaia), Pasai Antxon, Arrasaten (Gipuzkoa), Zangozan, Altsasun, Iruñean eta Cordovillan (Nafarroa) ere saldu dira dezimoko 50.000 euro eman dituen sari horren dezimoak.
11840 zenbakiak, gabonetako loteriaren zozketa bereziaren hirugarren sariak, ia 11 milioi euro utzi ditu Laudion (Araba). Araba kaleko 45. zenbakian dagoen estankoak zenbaki horren 21,8 serie zituen esleituta.
72480 zenbakiari egokitu zaio gabonetako loteriaren sari potoloa. Logroñoko Muro del Carmen kaleko saltokian saldu da oso-osorik, eta dezimo bakoitzak 400.000 euroko saria du.
11840 zenbakiaren zati bat, gabonetako loteriaren zozketako hirugarren saria, Miribilla auzoko Altafit gimnasioan saldu da. Dena saldu badute, 35 milioi euro inguru banatu dituzte.
WhatsApp bidez zenbaki bat parteka dezaket? Dezimoa garbigailuan satzen badut, zer gertatzen da? Non kobratu dezaket saria? Bost gako zalantza horiek eta beste batzuk argitzeko, hemen.
Leioako Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioaren arduradun Amaia Galanek Euskadin azkarren saltzen diren zenbaki-amaieren berri eman digu, eta Gabonetako Loteriaren zozketa nola bizi duten azaldu digu.
Aurten, Gabonetako Loteriak 2.702 milioi euro banatuko ditu saritan. Jakin nahi al duzu zeintzuk diren zenbakirik kotizatuenak, zenbat aldiz izan den sari potoloa Hego Euskal Herrian, edo zeintzuk diren amaiera-zenbaki sarituenak?
Abenduaren 22an Gabonetako loteriak milioika euro banatuko ditu Estatu osoan, eta askorentzat hitzordu berezia bilakatu da. Sari asko banatzen dituen ekitaldi honetan, sari nagusia da gehien espero dena. Baina, jasotako zenbatekoa beti izan da berdina? Zenbat ematen zuen sari nagusiak duela 60 urte?
Sari potoloak (88008) 4,8 milioi euro eraman ditu Gipuzkoara, gehiena Zarautzera, eta 2,4 milioi Bizkaira. Bosgarren sari batek (57421) 5,4 milioi banatu ditu Bilboko Ledesma kalean.
Guztira 8,8 milioi euro utzi ditu Gabonetako Loteriaren sari 'potoloa'k Euskal Herrian, eta horietako zati handiena Zarautzi egokitu zaio: 3,2 milioi euro. Izan ere, bertan 8 dezimo saldu dituzte.
Getxoko 6. administrazioak 900.000 euro banatu ditu 01568zenbakiarekin, Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bosgarren sarietako batekin. Bilbon eta Leioan ere zortea banatu du zenbaki honek.
Hauek dira bosgarren sariak jaso dituzten zenbakiak: 544274, 45353, 88979, 92023, 01568, 86007, 57421 eta 37038. Dezimo asko saldu dira Euskal Herrian. Getxon 86007aren 15 serie saldu dira.
Bilboko erdialdeko Ledesma kaleko loteria administrazioak Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako baten (57421 zenbakia) 90 serie saldu ditu, eta, ondorioz, 5.400 000 euro banatu ditu. Saritutako dezimo bat atzo arratsaldean saldu zen.
93361 zenbakia Alacanten, Sevillan eta Valentzian saldu dute, eta, 41147 zenbakia, Bartzelonan eta Salamancan. Laugarren sariak 20.000 euro banatzen ditu dezimoko eta 1.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko.
EAEn, batez besteko gastua 82 eurokoa da, eta 58 eurokoa, Nafarroan. Hala, xahututakoaren zati bat berreskuratzen saiatuko dira herritarrak, eta iazko moduan, zortea alde izaten. Izan ere, sari potoloak 4,4 milioi utzi zituen Bilbon, eta dezimo bana saldu ziren Azkoitian, Cordovillan eta Iruñean.
Gero eta ohikoagoa da dezimoak lagun-taldean edota senitartekoen artean erostea, eta zenbakiak partekatzea. Ez da nahikoa, baina, zenbakia whatsappez bidaltzea saria kobratzerako orduan arazoak sahiesteko.
Hedabideen ikusmin klasikoaren aurrean, Errege Antzokira materiala iritsi da, lau bonboak barne, titularrak eta ordezkoak, datorren ostiralean, hilak 22, egingo den Gabonetako zozketarako.
Donostiako Narrika kaleko administrazioak 60.000 euro banatu ditu Gabonetako Zozketa Bereziaren bosgarren sarietako batetik, zehazki 38.454 zenbakitik. Araba izan da zorte gutxien izan duen lurraldea.
Nafarroan ez da gaizki portatu Gabonetako loteriaren zozketa. 88.509 zenbakiaren 16 serie saldu dira Iruñean. Horietako asko Osasuna futbol taldeak banatu ditu.