Itxi

Zinemaldia 2024

72. edizioa

Monica Bellucci, Andrew Garfield, Tilda Swinton, Lupita Nyong'o eta Johnny Depp Zinemaldian izango dira

N. V. | EITB Media

Donostiako zinema jaialdiaren 72. edizioan izango dira, halaber, Sebastián Jacques Audiard, Sean Baker, Dea Kulumbegashvili eta Paolo Sorrentino, baita Donostia sariaren hartzekodunak, Cate Blanchett, Pedro Almodovar eta Javier Bardem, zeinak 2023. urtekoa jasoko baitu.

  • Monica Bellucci 2017ko Zinemaldian, Donostia saria jasotzen. Argazkia: Efe.

    Monica Bellucci 2017ko Zinemaldian, Donostia saria jasotzen. Argazkia: Efe.

Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita zuzendaritzako kideak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren aurkeztu dute gaur jendaurrean, Tabakaleran, eta irailaren 20tik 28ra Donostian izango diren hainbat izarren berri eman dute. Pedo Almodovar, Cate Blanchett eta Javier Bardem Donostia saridunak ere (espainiar aktoreak iazko saria jasoko du, artean indarrean zen Hollywoodeko aktoreen grebak bertaratzea eragotzi eta gero), noski, Donostiara etorriko direla ere argitu dute.

Donostian pelikuak aurkeztuko dituzte, besteak beste, Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Úrsula Corberó, Johnny Depp, Ester Expósito, Andrew Garfield, Karla Sofía Gascón, Isabelle Huppert, Patricia López Arnaiz, Moses Ingram, Noémie Merlant, Ángela Molina, Najwa Nimri, Franco Nero, Lupita Nyong'o, Nahuel Pérez Biscayart, Urko Olazabal, Charlotte Rampling, Nagore Aranburu, Will Sharpe eta Tilda Swinton aktoreek.

Zuzendariei dagokienez, Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Gia Coppola, Costa-Gavras, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Maite Alberdi, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Jon Garaño eta Aitor Arregi, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Alauda Ruiz de Azua, Jane Schoenbrun eta Paolo Sorrentino izango dira beren filmak aurkeztem.

Zinemaldiaren zuzendariek ez dute argitu zeinek osatuko dituzten epaimahai ofizialak, oraindik ez baitute zehaztu nor izango den epaimahai nagusiaren buru.

'Apocalypse in the Tropics' programazioa ixteko

Petra Costa zinemagileak (Belo Horizonte, 1983) Donostia Hiria Publikoaren Sarirako lehiatuko da Apocalypse in the Tropics lanarekin, Perlak sailean. Brasildarraren lan berria mugimendu ebanjelikoak arakatzen dituen ez-fikzioa da; zehazkiago, fenomeno horrek Jair Bolsonarori Brasilgo presidentetzarako bidea nola erraztu zion kontatzen digu.

Sarrerak

Sarreren salmenta orokorra igandean –hilaren 15ean– hasiko da, 09:00etan. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22); astelehenean, hilaren 16an, bestalde, astelehenerako (hilaren 23a), astearterako (hilkaren 24a) eta asteazkenerako (hilaren 25a) sarrerak erosi ahalko dira, aurreko jardunaldietarako eskuragarri geratzen diren sarrerez gain; eta, azkenik, hilaren 17an (asteartea) jarriko dira salgai, ostegunerako, ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 26a, 27a eta 28a) sarrerak, baita gainerako saioetarakoak ere.