Itxi

Zinemaldia 2024

72. edizioa

Pedro Almodovarrek jasoko du Zinemaldiko aurtengo bigarren Donostia saria

EITB Media

Zuzendari, gidoigile eta ekoizle espainiarrak omenaldia jasoko du hilaren 26an (osteguna) "The Room Next Door" bere azken filma aurkeztu aurretik.

  • Pedro Almodovar, artxiboko irudi batean

    Pedro Almodovar, artxiboko irudi batean

Pedro Almodovar zine zuzendari, gidoigile eta ekoizle espainiarrak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko Donostia sarietako bat jasoko du.

Sariaren banaketa ekitaldia irailaren 26an egingo da Kursaal Jauregian, Almodovarren azken filma The Room Next Door proiektatu aurretik.

Aipaturiko pelikula zuzendari espainiarrak ingelesez egin duen lehendabizikoa da, eta Tilda Swinton eta Julianne Moore aktoreak ditu protagonista . Hain zuzen ere, Swintonen eskutik jasoko du saria.

Zinemaldiak aurten iragarri duen bigarren Donostia saria da, Cate Blanchetten ondoren.