Itxi

Zinemaldia 2024

72. edizioa

"Emmanuelle" Audrey Diwanen flimak irekiko du Donostiako Zinemaldia

N. V. | EITB Media

2021eko Urrezko Lehoiaren irabazleak zuzendu duen filma irailaren 20an emango dute, eta lehian izango da, Sail Ofizialean. Noémie Merlant eta Naomi Watts aktoreek lan egin dute pelikula horretan.

  • Noémie Merlant da "Emmanuelle" filmaren protagonista

    Noémie Merlant da "Emmanuelle" filmaren protagonista

Emmanuelle Audrey Diwanek zuzendu duen ekoizpen frantziarrak inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko lehiaketa. Irailaren 20an emango dute mundu mailako estreinaldi gisa, eta Donostian izango dira Diwan zuzendaria eta aktore nagusiak, Noémie Merlant eta Naomi Watts.

L'événement / Happening filmarekin (2021) Veneziako zinema-jaialdiko Urrezko Lehoia eskuratu zuen Diwanek. Emmanuelle eleberriaren egokitzapen berri honek galdutako plazer baten bila ari den emakume bati jarraitzen dio, Zinemalditik azaldu dutenez. Hong Kongerako negozio-bidaia batean, askotariko pertsonekin topatuko da, artean, Keirekin, behin eta berriz saihestuko duen gizonarekin.

Audrey Diwanen lehen filma Mais vous êtes fous / Losing It (2019) izan zen, eta bigarrena L'événement / Happening Annie Ernauxek eleberriaren egokitzapena. Horrekin lortu zuen, 2021ean, Veneziako Urrezko Lehoia, eta urte horretan Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu izan zen Diwan.