Zinemaldia 2024
ZINEMALDIA
Bayonaren 'La sociedad de la nieve'k irabazi du Donostia Hiria Publikoaren Saria
agentziak | eitb media
Europako filmetara mugatuta, 'Io Capitano'k eskuratu du Publikoaren Saria. Feroz Saria, berriz, Isabel Coixetek zuzendutako 'Un amor'rentzat izan da.
-
Juan Antonio Bayona 'La sociedad de la nieve'ren zuzendaria, Zinemaldian. Argazkia: Efe
Juan Antonio Bayona zuzendariaren La sociedad de la nievek eskuratu du gaur amaituko den Zinemaldiaren 71. Edizioko Donostia Hiria Publikoaren Saria.
Zine jaialdiak zabaldu duenez, Matteo Garroneren Io Capitano filmak ere Publikoaren Saria eskuratu du, baina kasu horretan, Europako film onenari ematen zaiona.
Gazteriaren TCM saria Javier Maciperen La estrella azulek eraman du, eta Ladj Lyren Bâtiment 5-entzat izan da Euskadi Basque Country 2030 Agenda Award. Dunia Ayaso Saria Elena Martin Gimenok zuzendutako Creaturari egokitu zaio, baina aipamen berezia egin diote atal horretan Claudia Pintoren Mientras seas turi.
Fipresci Saria Christos Nikou greziarrak zuzendutako Fingernailsi eman diote, eta Euskal Gidoigileen Elkartea Saria Isabel Herguera eta Gianmarco Serraren El sueño de la Sultanari.
Gainera, Sebastiane 2023 Saria 20.000 especies de abejas Estibaliz Urresola bizkaitarraren pelikulak lortu du, eta aipamen berezia egin diote Engeli Broberg suediarraren Gabi: between ages 8 and 13ri.
Lurra – Greenpeace Saria Aku wa sonzai shinaik jaso du, Ryusuke Hamaguchi japoniarraren lanak, eta Signis Saria Raven jackson estatubatuarraren All Dirt roadsek.
Azkenik, Feroz Saria Isabel Coixetek zuzendutako Un amor pelikulari egokitu zaio.