Zinemaldia 2024
71. Zinemaldia
Victor Erice Donostia Sariarekin omenduko du Zinemaldiak
M. D. | EITB Media
Javier Bardem aktore espainiarraren ostean, zuzendari bizkaitarrarena 2023ko Zinemaldiak iragarri duen bigarren ohorezko saria da.
-
Victor Erice.
Victor Ericek Donostia Saria jasoko du 71. Zinemaldian. Javier Bardem aktore espainiarraren ostean, zuzendari bizkaitarrarena 2023ko Zinemaldiak iragarri duen bigarren ohorezko saria da.
El espíritu de la condena bere lehen film luzeagatik Urrezko Maskorra irabazi zuenetik 50 urte bete diren urtean jasoko du Zinemaldiaren ohorezko saria. Ana Torrentek sei urte besterik ez zituela jardun zuen lan hartan, eta Ericerekin errepikatu du bere azken lanean: Cerrar los ojos. Berak emango dio saria, Victoria Eugenia antzokian, irailaren 29an.
Lau film luze egin ditu Ericek (aipatutakoez gain, El sur eta El sol del membrillo), eta, besteak beste, Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta Cannesko Epaimahaiaren eta Nazioarteko Kritikaren Saria lortu ditu.
Zinemaldiak nabarmendu duenez, Erice arte honetan ekarpen eztabaidaezina egin duten beste zinemagile batzuen zerrendan sartu da. Duela sei urte eman zuten lehen aldiz Donostia Saria, eta hauek nabarmendu zituzten orduan: Agnès Varda, Hirokazu Kore-eda, Costa-Gavras eta David Cronenberg.
Zinemaldiak, gainera, Cerrar los ojos filma eskainiko du, "amaitu gabeko film baten eta aktore baten desagertze misteriotsuaren inguruan irundako memoriari buruzkoa". Cannesen eta Toronton ere egon da. Filma zinema komertzialetan estreinatuko da ohorezko saria emango dioten egun berean.