Zinemaldia 2024
Zinema zikloa
Zinemaldia Bilbora eta Iruñera iritsiko da
N. V. | EITB Media
Bi hiriburuetako Golem zinema aretoek Donostiako zinema jaialdian ikusi diren filmen lagin bat eskainiko dute aste honetan.
Gaurtik, irailak 26, aurrera, Bilboko eta Iruñeko Golem zinemek larunbatean bukatu zen Donostiako Zinemaldian proiektatu dituzten hainbat film eskainiko dituzte aste honetan.
Bilbon, Azkuna Zentroko zinema aretoetan ikusi ahalko dira Suro (astelehena), Un beau matin (asteartea), Peter Von Kant (asteazkena), Tori et Lokita (osteguna), Grand Marin (ostirala), Oltxiak, Corsage eta Le lycéen (larunbata) eta Tom eta Jerry, La maternal eta L' innocent (igandea).
Iruñean, bestalde, Golem Baiona zinema aretoetan ikusgai egongo dira Girasoles silvestres (astelehena), Un beau matin (asteartea), Suro (asteazkena), The trinagle of sadness (osteguna) eta Walk Up (ostirala).