Zinemaldia 2024
''Film sorpresa''
Ana de Armasek eta Andrew Dominikek "Blonde" aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian
N. V. | EITB Media
Marilyn Monroeren erretratua izango da Donostiako aurtengo Zinemaldiko film sorpresa, eta larunbatean, irailak 24, proiektatuko dute, Victoria Eugenia antzokian.
Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioko film sorpresa Blonde izango da, Marilyn Monroe mitoaren erretratua, Joyce Carol Oates idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua. Filmaren emanaldia irailaren 24an izango da, larunbatarekin, Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan, eta Ana de Armas protagonista eta Andrew Dominik zuzendaria bertan direla.
Blonde Veneziako Mostran lehiatu berri da, eta Andrew Dominik zuzendariaren (The Assassination of Jesse James by the Coward Ford, Killing them Softly eta This Much I Know To Be True) lan berriena da.
Ana de Armas protagonistak filmografia azpimarragarria du dagoeneko: Blade Runner 2049 (Denis Villeneuve, 2017), Knives Out (Rian Johnson, 2019), Wasp Network (Olivier Assayas, 2019), No Time To Die (Cary Joji Fukunaga, 2021)…