Itxi

Zinemaldia 2024

70. edizioa

Ulrich Seidl ez da Zinemaldian izango

N. V. | EITB Media

Austriar zuzendaria Donostian egongo zela iragarrita zegoen, baina ez du "Sparta" bertatik bertara aurkeztuko, filmaren errodajearen inguruko polemikak hautsak harrotu eta gero. Proiekzioak, halere, aurrera jarraitzen dute.

  • Ulrich Seidl "Sparta" filmaren zuzendaria. Argazkia: © IngoPetramer,UlrichSeidlFilmproduktion

    Ulrich Seidl "Sparta" filmaren zuzendaria. Argazkia: © IngoPetramer,UlrichSeidlFilmproduktion

Ulrich Seidl zinemagilea ez da Donostiako Zinemaldian izango, jaialdiko zuzendariek baieztatu dutenez. "Sparta" filma Gipuzkoako hiriburuan aurkeztekoa zen austriar zuzendaria, baina, gaur iragarri dutenez, prentsaurrekoa bertan behera gelditu da.

Zinemalditik baieztatu dutenez, nolanahi den, proiekzioek indarrean jarraitzen dute, iragarri bezala, Zinemaldiak bere garaian baieztatu zuenez, "epailearen aginduz" soilik egingo bailiokete uko "Sparta" filma proiektatzeari.

"Der Spiegel" alemaniar astekariak argitaratu du Ulrick Seidl Sail Ofizialean parte hartuko duen pelikularen zuzendariak ez ziela esan aktore adingabeei pelikulak pedofilia jorratzen duela. Seidlek ukatu egin du informazio hori.