Itxi

Zinemaldia 2024

Zinemaldia 2022

Mikel Gurrearen "Suro" pelikula, gaur ikusgai Zinemaldiko Sail Ofizialean

EITB MEDIA

"Le Lyceen" eta "Pornomelancolia", biak ala biak Sail Ofizialean, Isabel Coixeten eskola magistral bat eta Itsaso Arana euskal aktorea protagonistetako bat den "Teneis que venir a verla" ere izango ditugu Zinemaldiko laugarren egunean.

  • Mikel Gurrearen 'Suro' pelikulako fotograma bat

    Mikel Gurrearen 'Suro' pelikulako fotograma bat.

2022ko Zinemaldian, gaur, Mikel Gurrea donostiar zuzendariaren Suro pelikula izango da ikusgai Sail Ofizialean; EITBk parte hartzen du film horretan. Le Lyceen eta Pornomelancolia, biak ala biak Sail Ofizialean, Isabel Coixeten eskola magistral bat eta Itsaso Arana euskal aktorea protagonistetako bat den Teneis que venir a verla ere izango ditugu Zinemaldiko laugarren egunean.

Hemen dira gaurko pelikula eta jarduera batzuetako ordutegiak, eta non ikusi:

* Suro, Sail Ofizialean, 8:30ean Victoria Eugenian eta 11:30ean Kursaal 1en.

* Le Lyceen, Sail Ofizialean, 8:30ean eta 22:00etan, Kursaal 1en.

* Pornomelancolia, Sail Ofizialean, 11:45ean, Principalen (prentsarako eta akreditatuentzat)

* Eskola magistrala Isabel Coixetekin, 16:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.

* Tenéis que venir a verla, Made in Spain sailean, 18:15ean, Trueba 1en.