Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia 2022

'El vasco', 'Girasoles silvestres' eta 'El suplente', protagonistak gaur Zinemaldian

EITB MEDIA

Gainera, 12:00etan, Euskadiko Orkestrak kontzertua emango du Belodromoan, proiekzioarekin. 'Rainbow', 'Argentina, 1985', 'Peter Von Kant', 'Karpeta urdinak' eta 'Gesto' ere emango dituzte gaur.

  • 'El Vasco' pelikula gaur izango da ikusgai

    'El Vasco' pelikula gaur izango da ikusgai. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Zinemaldian, gaur, El vasco Jabi Elortegiren pelikula izango da ikusgai, Zinemira saileko hasieran; EITBren partaidetza du filmak. Sail Ofizialean, bi pelikula emango dituzte gaur: Girasoles silvestres, eta El suplente. Gainera, 12:00etan, Euskadiko Orkestrak kontzertua emango du Belodromoan, proiekzioarekin, eta, besteak beste, film hauek ikusteko aukera izango da: Rainbow, Argentina, 1985, Peter Von Kant, Karpeta urdinak eta Gesto.

Hona hemen gaurko hitzordu nagusietako ordutegia eta lekuak:

* El vasco, Zinemira sailean, 16:30ean (Trueba 2).

* Girasoles silvestres, Sail Ofizialean, 8:30ean eta 22:00etan (Kursaal 1).

* El suplente, Sail Ofizialean, 8:30ean, 11:30ean eta 19:00etan (Kursaal 1).

* Kontzertua eta proiekzoa Belodromoan, Euskadiko Orkestrarekin, 12:00etan.

* Rainbow, 14:00etan, Belodromo sailean (Principe 7).

* Argentina, 1985, Perlak sailean, 16:30ean, Principalen.

* Peter Von Kant, Perlak sailean, Antiguo Berrin, 17:00etan.

* Karpeta urdinak, Zinemira sailean, 19:15ean Principe eta 22:00etan Antiguo Berri 2n.

* Gesto, Zinemira sailean, 22:15ean, Principe 9an.