Zinemaldia 2024
70. edizioa
Zinemaldiak atzera begirako zikloa eskainiko dio Claude Sautet frantses zuzendariari
N. V. | EITB Media
Sautetek zubi lana egin zuen gerraosteko zinemagileen eta Nouvelle Vaguekoen artean. Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa irailaren 16tik 24ra egingo dute.
-
Claude Sautet Zinemaldia 2022 © ® DR / Right reserved
Donostiako Zinemaldiak atzera begirako ziklo bat eskainiko dio Claude Sautet (1924-2000) zuzendari eta gidoilari frantziarrari, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan. Besteak beste, film ospetsu hauen egilea da: Classe tous risques (1960), Les choses de la vie (1970) eta Max et les ferrailleurs (1971).
Adituek nolabaiteko bidegurutze batean kokatu dute Frantziako zinemaren historian, gerraosteko zinemagileen eta Nouvelle Vaguekoen artean.
1956an zuzendu zuen bere lehen filma, Bonjour sourire! komedia musikala. Gero, polarrera lerratu ziren bere lanak: Classe tous risques (1960)…
1970eko hamarkadan Sautetek bere ibilbideko etapa oparo eta ospetsuena inauguratu zuen, Romy Schneiderren eta Michel Piccoliren bultzadari esker: Les choses de la vie (1970), Max et les ferrailleurs (1971), Mado (1976), Une histoire simple (1978)…
Geroago etorri ziren Un mauvais fils (1980), Quelques jours avec moi (1988), Un coeur en hiver (1992) eta Nelly et Mr. Arnaud (1995).
Zinemaldiaren 70. edizioan Claude Sauteti buruzko liburua aurkeztuko dute.