Itxi

Zinemaldia 2024

70. edizioa

Juliette Binoche, Zinemaldiko Donostia saria eta irudia

N. V. | EITB Media

Frantses aktorea izango da 70. edizioan jaialdiaren ohorezko saria jasoko duenetako bat. Zinemaldiaren kartel nagusian haren irudia agertuko da.

  • Juliette Binoche, 2022ko Zinemaldiko kartelean

    Juliette Binoche, 2022ko Zinemaldiko kartelean

Juliette Binoche frantses aktoreak (Paris, 1964) Donostiako nazioarteko zinema jaialdiak aurten, 70. edizioan, emango dituen Donostia sarietako bat jasoko du. Irailaren 16tik 24ra izango da aurten Zinemaldia.

Oscar sari baten jabe (1996, The English patient filmagatik) eta 2000. urtean Chocolat-en egindako lanagatik ere izendatua, Binochek emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Canneseko (Copie conforme, 2010), Berlingo (The English patient) eta Veneziako (Trois couleurs: bleu) jaialdietan, baita Europako zinemaren saria, Cesar saria, Bafta…

Léos Carax, Philip Kaufman, Krzysztof Kieslowski, Chantal Akerman, David Cronenberg, Olivier Assayas, Naomi Kawase. Claire Denis, Hirokazu Koreeda eta Michael Haneke zuzendariekin lan egin du, baita antzerkian eta dantzan ere.

Saria emateko ekitaldia Kursaal auditoriumean izango da, eta Avec amour et acharnement filma (2022) emango dute gero. Film horrekin, Claire Denisek zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo azkeneko zinema-jaialdian. Vincent Lindon eta Grégoire Colin aktoreak ere aritu dira pelikulan.

Zinemaldiko kartela

Zinemaldiko kartela