Zinemaldia 2024
69. edizioa
Elias Querejeta eskolako lan bat, Nest Zinemaldiko zinema ikasleen sailean
N. V. | EITB Media
Hamalau film labur lehiatuko dira guztira Nest lehiaketaren 20. edizioan, irailaren 17an hasiko den jaialdian.
-
“Poul de piatrâ / Pont de pedra” filma aurkeztuko du Elias Querejeta Zinema Eskolak
Hamalau film hautatu dituzte Donostia Zinemaldian zinema ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko Nest lehiaketaren hogeigarren ediziorako; guztira 310 film aurkeztu zituzten 42 herrialdetako 157 eskolak, eta hortik aukeratu dituzte hamalau horiek.
Hautatutako lanak Argentina, Brasil, Danimarka, Eslovakia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errumania, Frantzia, Kroazia, Suitza eta Txinakoak dira, baita Elias Querejeta Zinema Eskolan egindako lan bat ere: "Poul de piatrâ / Pont de pedra" Artur-Pol Camprubí zuzendariarena.
Zuzendari guztietatik zazpi emakumeak dira, eta beste zazpiak gizonezkoak.
Hamalau lanak Tabakalerako zinema aretoan emango dituzte hilaren 20tik (astelehena) 22ra (asteazkena), eta film labur irabazlearen zuzendariak 10.000 euro jasoko ditu.