Itxi

Zinemaldia 2024

Film sorpresa

Ferrarak konfinamenduan grabatutako dokumentala, Zinemaldiko pelikula sorpresa

eitb.eus

Ustekabean harrapatu du publikoa Donostiako zinema jaialdiaren iragarpenak. 'Sportin' Life' larunbatean emango dute, 15:45ean, sesio berezi batean.

  • Abel Ferrara, 2014ko Zinemaldian.

    Abel Ferrara, 2014ko Zinemaldian. Artxiboko irudia: EFE

Abel Ferrara zuzendariaren azken lana, Sportin' Life, izango da Donostiako Zinemaldiaren film sorpresa. Larunbatean eskainiko dute, 15:45ean Victoria Eugenia antzokian.

Gipuzkoako hiriburuan dago Bad Lieutenant (1992) eta The Funeral (1996) pelikuletako zuzendaria.

Film berria 68 minutuko dokumental bat da. Konfinamenduan grabatu zuen zinegilea, eta Veneziako Jaialdian aurkeztu zuen. Bere emazte Cristina Chiriac, alaba Anna eta zenbait lagun agertzen dira pelikulan, hala nola: Willem Dafoe aktorea eta Zinemaldiko kartelaren irudia, Paul Hipp akltorea eta Joe Delia musikaria. Berlinaleko, New York eta Erroma, irudiak ere ikusten dira.

Zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion zuzendariari 2005ean: Abel Ferrara Ezagutu. Bere azken bisita 2014ean egin zuen, Perlak sailean Pasolini eman zutenean.

Sportin' Life gizartearen kronika artistikoa da, eta hainbat pertsonaren konplexutasuna azpimarratzen du. Zinemaldiaren hitzetan, "bere bizitzarekiko duen begirada intimo eta aberatsa, bere artearen bidez islatutako mundua" erakusten du zinegileak.