Zinemaldia
ETBren laguntzarekin
'Bakerantza' dokumentala Zinemaldian aurkeztuko dute
Erredakzioa
ETAren indarkeriaren bukaera jorratzen du zintak, eta Zabaltegi sailean eskainiko dute.
'Bakerantza' ETAren indarkeriaren bukaera jorratzen duen dokumentalak Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean hartuko du parte. Irailaren 22an aurkeztuko dute lana.
Elias Querejetaren ideian oinarrituta, Eterio Ortegak zuzendu du dokumentala, eta Idem 4 etxeak ekoitzi du, ETBren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin.
ETAren indarkeriaren bukaeraren inguruko film luze dokumentala da,etorkizunerako une erabakigarri batean egina. Eterio Ortega zuzendariak''nazionalismoaren oinarriak'' aztertu nahi izan ditu, eta, hainbatpertsonaren eskutik, ''sufrimenduaren bukaera, eta bakea, askatasuna etaadiskidetzea begiztatzeko aukera ematen duten zenbait esperientzia,sentimendu eta jarrera multzo'' aztertu. 'Euskal gatazka'k pertsonahorien bizitzetan izan duen eta oraindik ere baduen eraginari erreparatunahi dio pelikulak.
Zuzendariak gai honen inguruan filmatu duen hirugarren lana da, aurretik 'Asesinato en febrero' (2001) eta 'Perseguidos' (2004) lanak egin baitzituen Querejetarekin elkarlanean.