Itxi

Zinemaldia 2024

67. edizioa

Eva Green eta Juliette Binoche ere Zinemaldian egongo dira

eitb.eus

Frantses aktoreek ‘Proxima’ eta ‘La verité’ filmak aurkeztuko dituzte zinema jaialdiaren 67. edizioan.

  • Eva Green

    Eva Greenek "Proxima" aurkeztuko du

Bi frantses aktore ospetsu Donostia Zinemaldian izango dira, irailaren 20tik aurrera, bere lanak aurkezten.

Eva Green (Paris, 1980), The Dreamers (Soñadores) eta Euphoriako protagonista, Alice Winocour zuzendariarekin eta filmean bere alabaren rola egiten duen Zélie Boulant-Lemesle aktorearekin batera izango da Donostian, Proxima Sail Ofizialean lehiatuko den filma aurkezteko.

Juliette Binoche (Paris, 1964) ere Donostian izango da La vérité (The Truth) aurkezteko, Hirokazu Koreeda zinemagile japoniarrarekin batera. Iaz ere izan zen Donostian Binoche, High Life (Claire Denis) eta Vision (Naomi Kawase) pelikulekin.

Bi aktore horiez gain, honako hauek ere izango dira aurten, besteak beste: Javier Bardem, Laetitia Casta, Costa-Gavras, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Gael García Bernal, Valeria Golino, Nina Hoss, Michel Houellebecq, Catherine McCormack, Sam Neill, Tim Roth, Kristen Stewart eta Donald Sutherland.