Zinemaldia 2024
67. edizioa
Javier Bardem, Kristen Stewart, Tim Roth eta Ken Loach Zinemaldian izango dira
eitb.eus
Neil Jordan izango da 67. edizioko Sail Ofizialaren epaimahaiaren presidentea, eta Penelope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gravas ere bertaratuko dira Donostia saria jasotzera.
Javier Bardem, Laetitia Casta, Costa-Gavras, Penelope Cruz, Ricardo Darin, Gael Garcia Bernal, Valeria Golino, Nina Hoss, Michel Houellebecq, Catherine McCormack, Sam Neill, Tim Roth, Kristen Stewart, Donald Sutherland eta Yanis Varoufakis izango dira, gaur baieztatu dutenez, irailaren 20tik 28ra Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan hirian izango diren aurpegi ezagunetako batzuk.
Gainera, Neil Jordan irlandar zinemagile eta gidoilaria izango da Epaimahai Ofizialaren presidentea, eta Barbara Lennie eta Mercedes Moran aktoreak, Pablo Cruz eta Katriel Schori ekoizleak eta Lisabi Fridell argazki zuzendariak izango ditu zeregin horretan lagun.
67. edizioko Donostia saridunez gain –Penelope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras–, aktore eta zinemagileen zerrenda luzeak baieztatu du Donostiara etorriko dela filmak aurkeztera. Beste hainbat aktoreren artean, Zinemaldian izango dira Javier Bardem (Sanctuary, Beste jarduera batzuk), Laetitia Casta (Le milieu de l’horizon, New Directors), Ricardo Darin (La odisea de los giles, Sail Ofiziala), Anais Demoustier (Alice et le maire, Perlak), Gael Garcia Bernal (Chicuarotes, Horizontes Latinos; Ema, Perlak; eta Wasp Network, Donostia sariaren emanaldia), Valeria Golino (Adults in the Room, Donostia sariaren emanaldia), Nina Hoss (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Reda Kateb (Hors normes, Perlak), Catherine McCormack (The Song of Names, Sail Ofiziala), Sam Neill (Blackbird, Sail Ofiziala), Tim Roth (The Song of Names, Sail Ofiziala) eta Kristen Stewart (Seberg, Perlak).
Era berean, zuzendari asko bertaratuko dira Donostiara filmak aurkezteko: Benedict Andrews (Seberg, Perlak), Louise Archambault (Il pleuvait des oiseaux, Sail Ofiziala), Darren Aronofsky (Pacificado / Pacified filmaren ekoizlea), Olivier Assayas (Wasp Network, Donostia sariaren emanaldia), Kantemir Balagov (Beanpole, Perlak), Bertrand Bonello (Zombie Child, Zabaltegi - Tabakalera), Andres di Tella (Ficción privada, Zabaltegi - Tabakalera), Alan Elliot (Amazing Grace, Perlak), Sarah Gavron (Rocks, Sail Ofiziala), Ciro Guerra (Waiting for the Barbarians, Perlak), Oliver Laxe (O que arde, Perlak), Ken Loach (Sorry We Missed You, Perlak), Hirokazu Koreeda (La verité, Perlak), Ladj Ly (Les Misérables, Perlak), Roger Michell (Blackbird, Sail Ofiziala), Takashi Miike (Hatsukoi / First Love, Zabaltegi - Tabakalera), Olivier Nakache eta Éric Toledano (Hors normes, Perlak), Guillaume Nicloux (Thalasso, Sail Ofiziala), Nicholas Parisier (Alice et le maire, Perlak), Malgorzata Szumowska (The Other Lamb, Sail Ofiziala), Ina Weisse (Das Vorspiel / The Audition, Sail Ofiziala), Alice Winocour (Proxima, Sail Ofiziala) eta Wang Xiaoshuai (Di jiu tian chang / So Long My Son, Perlak).
Halaber, Michel Houellebecq idazlea eta Yanis Varoufakis greziar ministro ohia Donostian izango dira: lehenak bere burua antzeztu du Thalasso (Sail Ofiziala) filmean, eta bigarrenaren liburuak du oinarri Adults in the Room (Donostia sariaren emanaldia) Costa Gavrasen filma.
Antonio de la Torrek, Belen Cuestak, Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak La trinchera infinita babestuko dute Gipuzkoako hiriburuan, eta bertan izango dira, halaber, Eduard Fernandez, Karra Elejalde, Nathalie Poza, Alejandro Amenabar, Daniel Sanchez Arevalo, Leticia Dolera, Antonio Resines, Fernando Trueba, David Trueba, Itsaso Arana, David Verdaguer, Natalia de Molina, Carlos Bardem, Mario Casas eta Emma Suárez, zeinak Una ventana al mar aurkeztuko baitu, lantaldeko gainerako kideekin batera, EiTB Galan.
Azkenik, bi film gehitu dituzte Zinemaldiaren programazio ofiziala osatuko duten ia 200 lanen zerrendara. Seberg-ek Perlak sailari hasiera emango dio, Kristen Stewart protagonista duela, Veneziako zinema-jaialditik igaro ondoren. Yorgos Lanthimos greziar zuzendariaren Nimic film laburrak, bestalde, Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko du.