Zinemaldia 2024
Euskal Zinema
EiTBk finantzatutako 12 film egongo dira ikusgai Zinemaldian
eitb.eus
Horien erdia Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian egongo dira. Guztira, 21 euskal pelikula izango dira 67. Donostiako Zinemaldian.
EiTBk finantzatutako hamabi film dira 67. Donostiako Zinemaldiko parte. Guztira, 21 euskal film ikusi ahalko dira Zinemaldian.
17 film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatzen dute 2019ko Zinemaldiko euskal pelikulen kartela. Horietako hamabi Euskal Irrati Telebistaren partaidetza izan dute ekoizpenean. EiTBk finantzatutako pelikulen artean, sei Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian izango dira, estreinaldiak direlako.
Asier Altuna eta Telmo Esnalen pelikula berria, Agur Etxebeste, Euskal Zinemaren Galako protagonista izango da. Gipuzkoako zuzendariek orain dela 14 urte estreinatu zuten Aupa Etxebeste, eta Donostiako Zinemaldian beste pelikulekin izan ostean, Patricio Etxebeste eta Maria Luisa emaztearen bizitzako kapitulu berria ekarriko dute.
EiTB Galan beste estreinaldi bat ikusi ahalko da, Irizar Sariaren lehian ere egongo dena: Una ventana al mar, Miguel Angel Jimenezek zuzenduta. Minbizia diagnostiko baten berri izan ondoren lagunekin Greziara doan emakume bat hezurmamitu du Emma Suarezek.
Zinemira sekzioaren barruan EiTBren partaidetza izan duten sei pelikula izango dira: 70 Binladens (Koldo Serra), Elkano: lehen mundu bira (Angel Alonso), El doble más quince (Mikel Rueda), La pequeña Suiza (Kepa Sojo), Muga deitzen da pausoa (Maider Oleaga) eta Soinujolearen semea (Fernando Bernues).
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu duten La trinchera infinita pelikula Sail Ofizialeko lehian izango da, baita Irizar Saria irabazteko borrokan ere.
Gauza bera egingo du Maider Fernandez Iriartek zuzendu duen Las letras de Jordi pelikulak, zuzendari berrien New Directors sailean. Donostiarraren lehen film luzea, gainera, Gazteriaren Sarirako lehiatuko da.
Perlak sailean O que arde (Oliver Laxe) izango da ikusgai, eta Culinary Zineman, Mikel Urretabizkaiaren Gazta, Irizar Sarirako lehian.
Jose Maria 'Txepe' Larari emango diote Zinemira Saria, Euskal Zinemaren Galan. 1985ean tekniko lanetan hasi zenetik egon da lotuta zinemarekin, baina bereziki nabarmena da ekoizpenean egin duen lana.
67. Donostiako Zinemaldiaren euskal pelkula guztiak:
Euskal Zinemaren Gala
Agur Etxebeste! (Asier Altuna, Telmo Esnal) – EiTBren partaidetzarekin
EiTB Gala
Una ventana al mar (Miguel Angel Jimenez) – EiTBren partaidetzarekin
Zinemira
Varados (Helena Taberna)
70 binladens (Koldo Serra) – EiTBren partaidetzarekin
Elkano, lehen mundu bira (Angel Alonso) – EiTBren partaidetzarekin
El doble más quince (Mikel Rueda Sasieta) – EiTBren partaidetzarekin
Glittering Misfits (Iban del Campo Uribarrena)
Hiru uhinak (Loic Legrand)
La pequeña Suiza (Kepa Sojo) – EiTBren partaidetzarekin
Muga deitzen da pausoa (Maider Oleaga) – EiTBren partaidetzarekin
Paseko txoriak (Juan Miguel Gutierrez Marquez)
Soinujolearen semea (Fernando Bernues) – EiTBren partaidetzarekin
Sail Ofiziala
La trinchera infinita (Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga) – EiTBren partaidetzarekin
New Directors
Las letras de Jordi (Maider Fernandez Iriarte) – EiTBren partaidetzarekin
Zabaltegi-Tabakalera
Urrezko kondaira (Ion de Sosa, Chema Garcia Ibarra)
Lursaguak (Izibene Oñederra)
Urpean Lurra (Maddi Barber)
Perlak
O que arde (Oliver Laxe) – EiTBren partaidetzarekin
Culinary Zinema
Bittor Arginzoniz. Vivir en el silencio (Iñaki Arteta)
Gazta (Mikel Urretabizkaia) – EiTBren partaidetzarekin
Zer jan hura izan (Igor Arabaolaza)
Zinemira Kimuak
Artiko (Josu Venero, Jesus Mari Lazkano)
El infierno (Raúl de la Fuente)
Labo (Jesús Mª Palacios)
Urrezko kondaira (Ion de Sosa, Chema García Ibarra)
Lursaguak (Izibene Iñederra)
Mateoren ama (Aitor Arregi, Jose Mari Goenaaga)
Medvedek (Ainhoa Gutiérrez del Pozo)
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa
Karmele (Asier Altuna)
Ikusmira Berriak
Jo ta ke (Aitziber Olaskoaga)