Zinemaldia 2024
Berdintasuna
Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren Aldeko Eskutitza sinatu du Zinemaldiak
Agentziak | Erredakzioa
Zinemaldiak, gainera, 2019an Hautespen Batzorde parekidea izango duela iragarri du. Gaur egun, zuzendaritzan lau emakume eta hiru gizon daude.
Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren Aldeko Eskutitza sinatu du Zinemaldiak. Emakumeen parte-hartzeari buruzko txostenak egiteko eta Zinemaldiko zuzendaritzan parekidetasunean sakontzeko konpromisoa hartu du jaialdiak.
Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordionosek berak sinatu du dokumentua. Cristina Andreu, Espainiako Emakume Zinemagile Elkartearen (CIMA) presidentea; Carmen Calvo, Espainiako Gobernuaren presidenteordea, Jose Guirao, Kultura eta Kirol ministroa, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea, ere bertan izan dira.
Eskutitzak Zinemaldiaren konpromisoa hartzen du generoaren araberako estatistikak egiteko, jasotako inguruan eta aretoetara heltzen diren pelikulen inguruan.
2019an Hautespen Batzorde parekidea izango duela iragarri du Zinemaldiak. Gaur egun bost gizonek eta lau emakumek osatzen dute, baina hurrengo ediziotik aurrera beste andre bat batuko zaio: Ruth Perez de Anucita, Zinemaldiaren komunikazio arduraduna.
Momentu honetan, zuzendaritza batzordean lau emakume eta hiru gizon daude.
Cannesko zinemaldian aurkeztu zuen dokumentua 5050x2020 kolektiboak. Cate Blanchet, momentu horretako epaimahaiaren buruak eta Canessera joan ziren emakume askok sinatu zuten.
CIMAk ekimena babestu zuen, eta Zinemaldiak Eskutitza sinatzea bultzatu du hasieratik.