Itxi

Zinemaldia 2024

Gehitu-ren saria

Bost film lehiatuko dira Zinemaldiko VI. Sebastiane Latino saria eskuratzeko

eitb.eus

Gehitu elkarteak ematen du saria urtero, sexu eta genero aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko.

  • "Las hijas del fuego" Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dute Zinemaldian

    "Las hijas del fuego" Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dute Zinemaldian

Sebastiane Latino sariaren epaimahaiak –Gehitu Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteko kidez osatua– Marilyn, Mi mejor amigo, Las Herederas, La hijas del fuego eta Retablo filmak aukeratu ditu saria jasotzeko hautagai gisa.

Aurreko urtean estreinatutako Latinoamerikako filmen artean lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen filmari ematen zaio saria.

Iaz, Una mujer fantástica txiletar ekoizpenak irabazi zuen Sebastiane Latino saria.