Itxi

Zinemaldia 2024

Irailak 26

Ricardo Darinek aurtengo bigarren Donostia saria jaso du

EITB.EUS

Darinek Kursaal Jauregian jaso du golardoa, La Cordillera Santiago Mitrek zuzendutako azken filmaren aurkezpena egiten ari diren honetan.

7:48

Ricardo Darin Argentinako aktoreak (Buenos Aires, 1957) Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan banatuko diren hiru Donostia sarietako bigarrena jaso du gaur gauean. Asteburuan, Agnes Varda zinemagileak jaso zuen aurtengo lehen saria.

Darinek Kursaal Jauregian jaso du golardoa, La Cordillera Santiago Mitrek zuzendutako azken filmaren aurkezpena egiten ari diren honetan.

Bere hitzaldian esker oneko hitzak izan ditu jaialdiarentzat eta hiriarentzat. Haren esanetan, Donostiara heldu zen lehen egunetik etxean bezala sentitu izan da. "Hemen sari hau jasotzea ez nuen espero" gaineratu du.

Eskertzen eta eskaintzen atalean, bere ibilbidean bidelagun izan dituen lankideak gogoan izan ditu. Ricardon Darinek bere hitzaldian adierazi duenez, Donostia Saria jasotzen duen lehen hegoamerikarra da eta, hori dela eta, saria Argentina bere herrialdearekin eta Hego Amerika osoarekin partekatu nahi izan du. Aldi berean, bere hizketaldian bere emaztea, seme-alabak, anai-arrebak eta ilobak bere ahotan izan ditu. Orduan iritsi da gaueko une "sinpatikoa"; izan ere, aktoreari bere ama aipatzea ahaztu zaio eta berriz ere mikrofono aurrera itzuli da bere amari hitz batzuk esateko.

 

 

Zinemaldiaren sari nagusiak aktore argentinarraren ibilbidea goraipatu du. Darinek, besteak beste, Adolfo Aristarain, Juan Jose Campanella, Fabian Bielinsky, Fernando Trueba, Pablo Trapero, Cesc Gay eta Santiago Mitre zinemagileak izan ditu lankide.

Agnes Varda eta Ricardo Darin saritu ondoren, Monica Bellucci aktore italiarraren txanda etorriko da asteazkenean. Belluccik Anoetako Belodromoan jasoko du saria, hain zuzen, Zinemaldiaren egoitzarik handienean.