Itxi

Zinemaldia

Sarituak

'Entre la noche y el día' mexikarrak irabazi du Zinema Eraikitzen

Erredakzioa

Mexikon egindako pelikulak izan dira nagusi aurten Zinema Eraikitzen sailean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian; Asalto al cine lanak Casa America, sail horretako beste goraipamena, irabazi du.

Berri onak Mexikoko zinemarentzat: Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailean herrialde horretako bi lan saritu dituzte: Entre la noche y el día pelikulak Zinema Eraikitzen saria irabazi du, eta Asalto al cine-k Casa America saria.

Donostiako Zinemaldiak eta Tolosa hiriko (Okzitania) Rencontres Cinémas d''Amérique Latine de Toulousek bultzatutako proiektua da Zinema Eraikitzen. Grabatuta dauden baina postprodukzio lana falta zaien Hego Ameriketako fikziozko lanak laguntzeko sortu zuten.


Entre la noche y el día Bernardo Arellano zuzendari gazteak egindako pelikula da. Filmak Francisco du protagonista, lagun gisa arratoi bat duen autista. Familiak etxetik botako du egun batean, eta baso batean bilatuko du babesa Franciscok. Zinema Eraikitzen sariari esker, Arellanok lana amaitu ahal izango du.

Bestalde, Casa América saria Iría Gómez Concheiro zuzendariarentzat izan da, Asalto al Cine pelikulari esker. Zinema areto batean eraso bat egin nahi duen nerabe taldea aurkezten digu, eta haien arteko adiskidetasuna arriskuan nola jarri duten azaltzen du istorioak. 10.000 euroko saria irabazi du Gómez Concheirok lan honekin.

Gainera, Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten lanak nazioartean erakutsiko dituzte, Cervantes Institutuaren egoitzetan.

&' || 'nbsp;