Itxi

Zinemaldia 2024

IRAILAK 22-30

'Fe de etarras' eta 'Operación Concha'ren munduko estreinaldia, belodromoan

O.A. | EITB.EUS

Bi pelikula horiez gain, 'The Wife', 'Loving Pablo', 'Proyecto Tiempo' eta 'The Little Prince' filmak izango dira ikusgai Donostiako Zinemaldiaren baitan, Antonio Elorza belodromoan.

  • 'Operación Concha' pelikulako fotograma bat. Argazkia: Donostiako Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiaren programazioaren baitan, mundu mailako bi estreinaldi eta beste lau film eskainiko dira Antonio Elorza belodromoan. Beraz, guztira sei film izango dira ikusgai irailaren 22tik 30era bitartean Donostiako belodromoan.

Zinemaldiak ohar bidez jakinarazi duenez, 3.000 ikusle baino gehiago har ditzakeen belodromoan mundu mailako bi estreinaldi erakutsiko dira: Fe de etarras, Borja Cobeagak zuzendutako laugarren film luzea, eta Operacion Concha, Antonio Cuadrik zuzendutakoa.

Fe de etarras filmari dagokionez, Borja Cobeagak zuzendutako eta Diego San Josek idatzitako filma da. Mediaprok Netflixerako egindako produkzio hau umore beltzeko komedia bat da; 2010eko uda partean girotua, Javier Camarak, Julian Lopezek, Miren Ibargurenek eta Gorka Otxoak antzeztutako komando bat da filmaren protagonista.

Operación Concha, berriz, Donostia Zinemaldian girotutako endredozko komedia bat da. Antonio Cuadrik zuzendu du, eta Jordi Mollá, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramón Agirre eta Bárbara Goenaga dira protagonistak.

Informazio gehiago, laster